Kontzertu gutxiago, patxanga gehiago
Beti bezain zorrotz, gaurkoan Segurolak musika emanaldiei erreparatzen die. Izan ere, askotan zeharo aspergarriak izan daitezkeen elizkizun serioak bihurtu baitira bere ustez.
Hiztegi lagungarria
Amorratzen zain. Gogo handiz zain. Adibidez: Saia amorratzen zain dago untxia noiz mugituko.
Aspermena. Aspertzearen ekintza. Adibidez: Mafaldarentzat aspermena zen ia egunero zopa joan beharra.
Aspertzeari uztea. Gogaitzeari lagatzea. Adibidez: Iñaki aspertzeari uzteko hasi zen jazz-kontzertuetara ez joaten.
Atzeraka eman, atzerakada. Atzerantz eragin. Adibidez: Telebistako saio batean benetako ebakuntzak ematen zituzten, eta askori atzeraka ematen zieten irudi haiek.
Bere hartan, horretan. Dagoen moduan, aldaketarik gabe, alegia. Adibidez: Photoshop-ak ez zaitzala engaina, aurpegi horrek gaztetasuna bere hartan gorde duela dirudi, baina 70 urte ditu.
Berehalako batean. Segituan, azkar batean. Adibidez: Lankide hori esker onekoa da, baina ez daki adierazten, ez dizu berehalako batean "eskerrik asko" esango.
Errespetuzko egon behar hori arintzeko. Errespetuzko egon behar hori samurtzeko, goxatzeko. Adibidez: Musika klasikoaren emanaldiak 3 ordu irauten zuen, tartean 15 minutuko etenarekin, errespetuzko egon behar hori arintzeko.
Gainerakoan. Gainerantzean, bestela. Adibidez: Idazlan horrek gaiari heldu dio, ados, baina gainerakoan apenas bete duen eskatzen zaionik.
Goratzarre. Goratzarre egitea edo ohore egitea. Adibidez: Musikari gazteek kantari hilberriaren abestiak joz egin zioten goratzarre.
Jendearen eskueran. Jendearen eskura. Adibidez: Interneten sartu eta jendearen eskueran dago ia zernahi, nahi ala ez.
Kolpean gertatu. Bat-batean gertatu, supituki. Adibidez: Kolpean gertatu zen futbol-jokalariarena, hantxe zegoen zutik, eta ziplo erori zen lurrera, inork eta ezerk ukitu gabe.
Kultur elizkizunetan. Elizkizun itxurako kultur emanaldia. Adibidez: Iñaki Segurolak kultur elizkizuntzat dauzka musika-kontzertuak.
Lagun hurkoa. Lagun mina. Adibidez: Ez ezazu desira lagun hurkoaren bikotekiderik.
Orain 25 bat urteko. Orain dela 25 bat urteko. Adibidez: Lankideak bulegoa utzi zuen, orain 25 bat urteko irizpideak faltan sumatzen zituelako.
Sartu-irtenean. Sartu eta irten ibiltzea. Adibidez. Zenbaitek hala ulertzen ditu festak, pub-etan sartu-irtenean ibiltzea.
Zurruterako. Edateko, alkohola edateko. Adibidez. Triste zaudenean triste zaudelako, eta pozik zaudenean pozik zaudelako, beti zurruterako pronto gaude.