Haitiko lurrikara eta ustezko solidaritateak

Irratiko iritzi-saio honetan Nora Arbelbidek Haitiko lurrikararen inguruan sortu den solidaritate dei, albistegietako irudi eta informazioak ditu hizpide.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Auzapez. Alkatea.
Berantago. Beranduago. Berez, garaiz ez dabilena da berandu dabilena. Baina hemen, geroago esan nahi du. 
Biziki. Oso, erabat. Adibidez: Haitiarrak biziki haserretu dira helikopteroetatik botatzen dietelako jana.
Bizkitartean. Bien bitartean, ordura artean. 
Ematen dute gogo. Gogoa ematen dute.
Galdegin. Eskatu. Adibidez: Libre da dirua galdegitea, ez ematea bezala.
Gertatu mirakulua. Gertatutako miraria.
Guzti horren esplikatzeko. Ipar Euskal Herriko euskaran, hori guztia azaltzeko.
Hainbeste oren. Hainbeste ordu, denbora luzez.
Haitiarrak borrokan paketea nor eramanen etxera. Haitiarrak borrokan dabiltza, ea etxera nork eramaten duen janez betetako paketea.
Iduriz. Dirudienez, antza denez. 
Lanjerosa. Arriskutsua. 
Lurrikara. (Lur + ikara): seismoa. Adibidez: 
Ohointza. Lapurreta. 
Tratatu aitzin. Tratatu aurretik, tratatu baino lehen. 
Zuk zer berri? Zuk zer berri duzu, ze albiste dakarkizu?

 


Jaitsi

Interesatzen zaizu



C2
2010-01-26
16499694
00:08:29
3864