detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman artzainarekin

Gaur Kerman Josu artzainarengana joan da. Josu gaztagilea da eta ospe handiko gazta egiten omen du. Kermanek Josuren artaldea ere ikusi du baserrira egindako bisitan.

KONTUZ erabili ZENBATZAILEA. Zentzu generikoa duenean BAT erabili ordez, -A MUGATZAILEA erabili. Aditza ezkutuan dagoenean ERE partikulari BAI edo EZ erantsi.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KERMAN: Josu, Josu! Zu zara Josu, artzaina, ezta? Ospe handia duen gazta bat egiten duena
JOSU: Bueno, bai. gazta egiten dut nik. Eta ospea duen edo ez, ez dakit ba.
KERMAN: Bueno, ba, gazta bat erosi nahi dut nik. Bueno, edo gazta bi. Zeren, ni naiz tripontzi handi bat.
JOSU: Bueno, ba goazen eta zuk aukeratu nahi dituzun gaztak.
KERMAN: Bale, goazen, bai, bai.
Aizu, Josu, zaila da orain etxean egindako gazta bat topatzea, e? Gaur egun guztia da industriala.
JOSU: Ba, nirea ikusten duzu, natural-naturala da.
KERMAN: Bai, bai.
Sarritan, euskaraz, gehiegitxo erabiltzen dugu BAT zenbatzailea. Zentzu generikoa duenean, BAT erabili ordez, nahikoa da -A mugatzailea erabiltzea.
Josuk ospe handiko gazta egiten du,  esatea, nahikoa izango da, horrenbestez. 

JOSU: Zer nahi duzu, gazta freskoa, ondua ala ketua? Niri onduak gustatzen zaizkit gehien.
KERMAN: A! Niri ere. Bai, ba, orduan, jarri gazta ondua, bai.  
JOSU: Hauek dira gazta onduak. Probatu nahi duzu? Niri, dena probatzea gustatzen zait.
KERMAN: Niri ere baita.
Hau dago pixka bat fuertea.
JOSU:    Igual, asko jan behar baduzu, suabexeagoa,   gazta freskoa,  hobea. Niri, bokadiloan-eta jateko ez zait gustatzen, hola, gazta fuertea.
KERMAN: Niri ere ez. Ba, orduan, bietatik bana eramango dut; ondua eta freskoa.
JOSU: Aukera ona egin duzula iruditzen zait.
KERMAN: Niri ere baita
JOSU: Orain, gazta hasitakoan hozkailuan gordetzen dut nik pixka bat freskoago mantentzeko.
KERMAN: Nik, baita. Nik, beti, hozkailuan gordetzen dut.

 Esaldiko aditza ezkutuan dagoenean, ERE partikulari BAI edo EZ ipiniko diogu. Adibidez,
Josuri gazta gustatzen zaio esaten badugu, Kermani ERE BAI, erantzungo dugu.
Josuri gazta ez zaio gustatzen esanez gero, berriz, Kermani ERE EZ esango genuke.
Honako forma hauek ere, baliokideak dira:
Baita Kermani ere, edo, ezta Kermani ere.
 
KERMAN: Aizu, Josu, artalde eder bat daukazu, e? Gustatuko litzaidake niri horrelako artaldea edukitzea.
JOSU: Ez zaitut ba nik artzain lanetan ikusten, e?
KERMAN: Bueno, egia esan, ezta nik ere, e? Zeren, gainera artzainak oso goiz esnatzen zarete, eta ni, loti handi bat naiz. Baina, ez pentsa alferra naizenik, e?
JOSU: Ez, baina hemen lan asko egin behar da eta azkenean, bueno, niri zorionez, asko gustatzen zait baserriko lana.
KERMAN: Niri ere bai. baina, baserriko lana beste gauza bat da, e? Zuk ez duzu nahi lan aldatu?
JOSU: Ez, ez, ez. Ni, lehen esan dizut, gustura ari naiz baserriko artzain-lanetan eta ez, ez.  
KERMAN: Ba, ze ondo. gainera, gaur egun, oso zaila da lana topatzea, e? Eta hemen, gainera, ez daukazu nagusirik, nahi duzunean har dezakezu jai-eguna, bueno!
JOSU:  Ba, baserriko lanetan ez dut uste jai-egunik dagoenik, e?
KERMAN: Nik ezta ere, e? Ni egunero-egunero ibiltzen naiz mingainari eman eta eman, euskara ikasteko.  
  
BAT zenbatzailea gehiegitxo erabili du gaur Kermanek. Honenbestez, Josuk gazta onA egiten du esango dugu, eta ez, Josuk gazta on BAT egiten du. Zeren, ez du gazta bakarra egiten, ezta? Gazta asko egiten ditu. Horrexegatik, Josuk gazta onA egiten duela esango dugu.

Bestalde, ERE partikula ere agertu zaigu. Honelako kasuetan, aditza ezkutatzen dugunean, ERE partikula horri baiezkoa edo ezezkoa gehitu behar diogu. Beraz, Josuk esaten badigu: "niri gazta gustatzen zait", guk erantzungo diogu: "guri ERE BAI". Edo, kontrakoa, niri ez zait gazta gustatzen. Ba, guri ERE EZ. Edo, alderantziz: baita guri ere, edo, ezta guri ere.
Zuek oroitzen duzue "Paristik natorren..." kantu hori? Ba, bertan zioen bezala, "ondo jotzen dut. Baita guk ere". Geratu zaitezte horrekin. Bueno, eta Kerman gai izan bada euskaraz hitz egiteko, zuek ere bai. 

Horretarako, badakizue, honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2010-03-17

x61pRelaContWAR

16499397
00:05:16

x61pViewCountWAR

4681

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR