Ezinbesteko eta aukerako euskaldunak

J. I. Hartsuaga antropologoak euskararen egoerari buruzko iritzia ematen digu irratsaio honetan. Mitoen aztertzaileak euskararen egoera soziolinguistikoari jakinduria horretatik begiratzen dio, dauzkagun mito arriskutsuak salatzeko.




Hiztegi lagungarria


Aurreiritzi. Zerbait, edo norbait ezagutu aurretik, daukagun iritzia horri buruz. Adibidez: "Aurreiritzi asko nituen mendizale horri buruz, orain ezagutu dut, eta konturatu naiz arrazoi nuela."

Berdindu. Parekatu, parean jarri. Adibidez: Argitaletxe txikiek, liburu-kopuruari dagokionez, ezingo dituzte argitaletxe handiak berdindu.

Euskaltzale. Euskararen zale. Adibidez: Euskaldun asko omen dago euskaltzale ez dena.

Ezarri. Erantsi. Administrazioak baldintza berriak ezarri ditu diru-laguntzak jasotzeko eta beraz, zuk orain ezin dituzu eskatu.

Ezinbestean. Derrigorrean. Adibidez: STOP seinalearen aurrean gelditu egin behar da, ezinbestean.

Gainerako. Bestelakoak, besteak. Adibidez: Turistek Euskal Herriko lau hiriburu ikusi dituzte udan. Gainerakoak negurako utzi dituzte.

Iraun. Segi, jarraitu. Adibidez: Euskaltzalerik gabe euskarak ezin du iraun.

Laburbildu. Laburpena egin. Adibidez: Ikasleek testua laburbildu egin behar dute, irakurritako testua.

Onarpen. Ontzat hartu. Adibidez: Mutilak zibilez ezkontzea proposatu dio bikotekideari; orain bere onarpenaren zain dago.

Sutu. Haserretu. Adibidez: Aita sutu egin du semearen jarrerak.

Zaletasun. Afizioa. Adibidez: Askok dute surferako zaletasuna, ez kostako jendeak soilik.

Zartako. Kolpea. Adibidez. Boxeolariak ezker zartako bikaina jaso zuen.




Jaitsi


C2
2010-05-05
  • Hartsuaga , Juan Inazio
16498895
00:05:15
3748