Kerman mintzalagun bila. Kerman pirata
Kermani sendagileak begi bat tapatu dio eta horrek espero ez zituen ondorioak izan ditu.
Egiturak:
- Pasatutako denbora adierazteko aurreko erabili behar da ez beste: *beste egunean / aurreko egunean.
- *Ez duzu zertan egin behar bezalako egiturak gaizki daude. Horien ordez ez duzu zertan egin esan behar da.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KERMAN: Aupa, Jon! Aspaldiko!!!
JON: Aspaldiko partez, bai! Baina, zer gertatu zaizu begian? Ebakuntza egin dizute, ala?
KERMAN: Ez ba... Beste astean lentillak jarri nituen. Eta ezkerrekoak urradura bat egin zidan begian.
JON: Txarto jarriko zenuen, agian. Denbora gutxi eramango duzu lentillekin eta oraindik ez zara ohitu.
KERMAN: Ez, ez dira berriak. Beste urtean hasi nintzen lentillak janzten. Baina gutxi erabiltzen ditut. Gauean irteteko eta...
JON: Hara! Ulertzen dut... Parrandan ibili zinen orduan... Eta gero lotara, seguru lentillak jantzita joan zinela... Kar, kar...
KERMAN: Ez, ez... Ez zen hori izan... Baina egia esan, beste asteburuan horixe bera gertatu zitzaidan, kar, kar...
JON: Eta? Oso larria al da begian duzun urradura?
KERMAN: Ez, beste egunean medikuarenera joan nintzen eta esan zidan txikikeria bat dela...
JON: Beraz, aurki kenduko dizute partxea, ezta?
KERMAN: Partxea kendu? Inola ere ez. Partxe hau ez dut inoiz kenduko!!!!
AZALPENA:
Kontuz ibili «beste egunean», «beste urtean» eta tankera horretako esaldiekin ez baitira egokiak euskaraz. Horien lekuan, «aurreko egunean» edota «lehengo urtean» esango dugu.
JON: Ea, Kerman... Ez dakit ondo ulertu dudan...Esan duzu, INOIZ ez duzula kenduko partxea begitik?
KERMAN: Aizu, Jon! Ez duzu zertan garrasika ibili behar! Belarria ondo daukat! Begia da gaizki daukadana! Eta bai, horixe esan dut, bai: ez dut partxea INOIZ kenduko.
JON: Ea ba, ea ba... Esan nahi duzu, ORAINDIK ez duzula kenduko partxea... Beldurra ematen dizu zuri partxea kentzeak, ezta?
KERMAN: Ez, ez... Ez dut zertan beldurra eduki behar! Ederki daukat begia dagoeneko! Baina partxea ez dut ez ORAIN, ez INOIZ kenduko.
JON: Bai zera Kerman! Baina, medikuak, zer esan dizu? Zenbat egun eraman behar duzu partxea jantzita?
KERMAN: Hamar egun.
JON: Eta zenbat daramatzazu?
KERMAN: Hogei! Baina, ez dut partxea zertan kendu! Ez dit batere molestatzen! Janzten jarraituko dut, eta kito!
JON: Kerman mesedez! Erotu egin al gara? Zergatik ez duzu ditxosozko partxe hori kendu nahi?
KERMAN: Bere albo-ondorioak deskubritu ditudalako!!!!!!!!!!!!!!!!
AZALPENA:
«Ez duzu zertan garrasika ibili» edota «Ez dut partxea zertan kendu» esango dugu. «Ez duzu zertan garrasika ibili behar» eta «Ez dut partxea zertan kendu behar» esaldiak, berriz, baztertu egingo ditugu.
JON: Kerman benetan, erotu zara ala? Zelan izango ditu partxe batek albo-ondorioak!
KERMAN: Ez duzu zertan sinetsi! Baina honek baditu... Aurreko egunean konturatu nintzen...
JON: Baina, zeintzuk dira albo-ondorio horiek?
KERMAN: Ba... Konturatu naiz nire ezkerreko begia erabat ezkorra dela! Estalita daukadanetik, guztiz aldatu zait aldartea. Askoz ere alaiago bizi naiz orain. 180 graduko bira egin du nire bizitzak!
JON: Ez dut ezer ulertzen...
KERMAN: Ez duzu zertan ulertu! Ez da eta gauza zientifikoa!
JON: Ba adibideren bat jarri beharko didazu... Bestela ez dizut hitz bat bera ere sinetsiko!
KERMAN: Jon, ez duzu zertan haserretu! Adibide mordoa daukat! Kar, kar... Begira, lehengo astean nagusiak esan zidan soldata jaitsiko zidatela. Eta, niri bost! Partxea jarrita neukan! Kar, kar... Lehengo egunean, berriz, kotxea izorratu zidan Kirmenek! Eta ni lasai-lasai! Aurreko hilean gauza bera egin zidan, eta sutan jarri nintzen. Baina partxea jarrita neukanez... Kar, kar... Nire eskuineko begiak erakutsi dit ez daukadala gauza materialengatik zertan arduratu! Askoz ere lasaiago bizi naiz orain. Begira, langabezia gora! Eta babes sozialak behera... Eta ni baikor. Ez dugu zertan larritu! Hobetuko dira gauzak! Kar, kar...
JON: Barkatuko didazu, baina ez dizut batere sinesten!
KERMAN: Gezurtia naizela diozu? Kar, kar... Ba niri bost! Partxea! Partxea!
AZALPENA:
Piratakerietan ibili zaigu gaurko saioan gure Kerman. Lehen zatian, gogorarazi dizuegu «beste astean» edota «beste urtean» ez direla egokiak euskaraz. Horien lekuan, «aurreko astean» edota «lehengo urtean» esango dugu.
Bestalde, «ez duzu zertan haserretu behar» edota «ez duzu zertan larritu behar» formak baztertu egingo ditugu. Horien ordez, nahikoa dugu «ez duzu zertan haserretu» eta «ez duzu zertan larritu» esatearekin. Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu
2011-03-24
16497608
4230