Ludopatia

Julen Arregi psikologoak ludopatiaren inguruan hainbat argibide ematen ditu. Nolakoak diren gaixoak, nola bideratu gaitza, zabalkundea...


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.  Kaleetan ludopatiari buruzko informazioa emanez, gaur jendea aurkituko duzue. Jokorik gabeko eguna izendatu dute gaurkoa, eta ludopatiaren aurkako elkarteak kalera irtetekotan dira gizarteari gaitz honen berri emateko. Julen Arregi psikologoa. Egun on. 

Julen Arregi psikologoa. Egun on.  

Esataria.  Julen.  

Julen Arregi. Bai.  

Esataria.  Ludopata asko al dago gure artean? 

Julen Arregi. Ba hala dirudi, edo bueno, gero eta gehiago dagoela adierazten dute behintzat. Nik azkeneko estatistikarik ez dut ikusi. Baina badirudi bai, badagoela 

Esataria.  Baina gu ohartzeko, Julen Arregi… 

Julen Arregi. Bai. 

Esataria.  Zeintzuk dira ludopata baten sintomak? Alegia, noiz Izan gaitezke gu geu ludopata 

Julen Arregi. Ai, bueno, gaur egunean jokoaren mundu hori… Bueno, alde batetik esaten omen da ludismo, edo egoera ludiko gehiago behar dugula, ez?. Beste aldetik ez?, bada, hori egia da, gaurko gizartean beharrezkoa bai dela jokoarekiko aktibitatean ibiltzea, baina hemen beti egongo dira sailkapenak, edo mugak, ez?, noiz norbaitek behar duen [dituen] jokoarekiko harremanak eta jokoarekiko aktibitate hori. Eta beste gauza bat noiz erortzen den horren menpean. Eta menpekotasuna aipatzen dugunean, bada, beste zenbait egoerarekin ere dependentzia aipatzen dugunean, nik uste dut orduan etortzen dela edo hasten dela gaixotasuna izaten edo bihurtzen, ez? 

Esataria.  Beraz, esango genuke jokorik gabe bizi ezin dugunean, orduan izan gaitezkeela ludopatak, gaixoak?  

Julen Arregi. Hori da. Hori da, ez?. Pixka bat sufrimendua edo gorputzaren arimaren aldakuntza hori ematen denean, eta afektatzen gaituenean joko horrek, baina jasan behar bat dagoela eta sufrimendu bat, eta horrek [hori] gabe ezin garela bizi, horrek [hori] gabe, nolabait distantziarik ez dugula joko horrekin edo egoera horrekin, nik uste dut orduan dela nolabait gaixotasuna, ez? 

Esataria.  Baina, beharbada, gu geu ez gara konturatuko…  

Julen Arregi. Gertatzen da, gertatzen da. Konturatu ez konturatu ere, hori pixka bat kontzientziaren problema da, ez? Konturatzen gara… Konturatu, askotan konturatzen gara, baina ez dakigu neurria non dagoen, mugak non dauden. Pertsonak beti esango dizu, jokoan ari denak, ez? Bada, 20 duro botatzen duenak, ba bueno, nik gustura jokatzen dut 20 duro. Niretzako ez du suposatzen ezertxo ere 20 duro horiek botatzea jokoan, eta gustura egiten duen zerbait. Ez du inola ere kontsekuentzia (ondorio) okerrik edo txarrik ekartzen, 20 duro horiek jartzea, hori ezin dugu pentsatu, hori patiaedo gaixotasuna denik.   

Norbera konturatzen denean, beharbada, orduan da kontzientzia lortzea, ez? bere egoerak edo joko horren gaitzak norainokoak diren. Baina gaixo batek noraino, edo noiz konturatzen da gaixotasun hori duela? Pertsona batek onartzen duenean gaixotasun bat, beharbada soluzio-erdia hor dago. Ez dakit… 

Esataria.  Norbera konturatzen denean, ezta?, onartzen duenean gaixo dagoela, hor abiatzen da soluzioa. 

Julen Arregi. Noski! 

Esataria.  Eta zer sendabide izaten du gaitz honek? 

Julen Arregi. Ba pentsatu behar dena da, eta bueno, dependentzia honen edo ezaugarri nagusienetako bat dela pixka bat emozio edo sentimendu horien dominio-falta, ezintasuna ez? Nik etsenplu txiki bat jarriko nuke hemen. Erretzen duenari, tabakoa erretzen duenari esaten badiozu “aizu, aiba, zigarrotxo bat? Baina ez baduzu erretzen zigarro hori orain, nik bihar emango dizut [dizkizut] bi zigarro”.  Ba pertsona horrek ezin du aguantatu, ezin du egon. Bere emozioak ez dio uzten egun batetik bestera itxaroten 

Joko honen ezaugarri nagusienetako bat da espektatiba, eta nolabait pertsona horrek ezin du itxaron. Berak, estimulu hori ematen den momentutik eragina izaten duen momentura arte, ba hori azkarra izan behar du. Momentu hori izan behar du nahita nahiezkoa, ya, eta oraintxe  bertan, ez? Orduan, problematika da, nolabait ezaugarria, problema honen ezaugarri bat da bere nahia edo bere desioa inmediatoa, ez? segituan, ez? berberean, momentu berberean lortu behar duela. Eta pixka bat horrek garbi adierazten digu gaixotasun honen oinarrietako bat dela pertsonaren heldutasuna edo pertsonaren emozioaren heldutasuna, ez? Uste dut espektatiba honek pertsonak, ninia denean, espektatiba hau da nolabait epe motzekoa edo gutxikoa. Heldutasuna lortzen duenean, badirudi jendeak badakiela itxaroten, gauzak, bere emozioak, ba ikasi behar du itxaroten pixka bat, denbora ematen gauzei. Bere espektatibek izan behar dute epe motzean, epe-erdian, epe luzean.  

Halako problematika bizi duen pertsona batek, nolabait, ez daki itxaroten. Ez daki, nolabait, plangintzak egiten epe-erdian edo epe luzean. Orduan, honen ideia edo sendatzeko bidea beti izango litzateke batez ere oso terapeutikoa, terapeutikoa pertsonalki eta nolabait terapeutikoa sozialki, zeren gaixotasunaren aspektu (alderdi) honek badu [baditu] beste arlo batzuk ere, ez direnak pertsonalak, ez? 

Esataria.  Ingurua, adibidez. 

Julen Arregi. Soziala, ez? Soziala denean, hori garbi dago, bere familiak ruinan (ezer gabe) gelditu dira, eta miserian gelditu dira, nolabait problematika hau ematen delako norbaitengan, bere ingurunean. Orduan, hasierako sendabide bakarra esango nuke… Honek ez dauka, beste gaixotasun batzuk… 

Esataria.  Hau ez da botikarekin sendatzen, alegia. 

Julen Arregi. Hori da. Hori esatera nindoan, ez? Ez dela pertsonak, gaixoa sentitzen denean, ba ez dakit, bai gorputzeko minak edo ideia edo fantasiaren izorramendua dagoela, nahasketa handi bat dagoela… Hemen nolabait beste aspektu batzuk ukitu beharko lirateke, eta da batez ere pertsonaren emozioak.  

Esataria.  Beraz, lehendabiziko puntua, sendatzen hasteko, norbera horretaz ohartzea, eta hortik aurrera terapia, bai pertsonala baita soziala ere. Julen Arregi, eskerrik asko.          



B2
1997-10-28
16443686
0:07:00
2212