Klonazioa

Klonazioari buruzko iritzia ematen du psikologoak. Kontrakoa da eta argumentu gutxi batzuk azaltzen ditu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

NEURRI NEURRIKOA

Klonazioa

Esataria:          Eta esandakoa, Bizitzaren eskolan giza klonazioaz hitz egingo dugu, batez ere, gizakien klonazioa posible dela esan du Richard See zientzialariak. Chicagon egiten du berak lan, eta orain aste pare bat esan zuen hori Richard See zientzialariak. Hori eta beste hau ere bai ... Lau bikotek egin diotela eskaria, lau bikote prest dituela klonatutako haurra izateko. Richard See jauna. Eta klonazioak sortu du hamaika galdera, sortu du hamaika galdera, bai zientzia aldetik, bai etika aldetik. Amaia Vazquez, galdera hauetan sartu aurretik, iruditzen bazaizu, Pello Otaegi jaunarekin hitz egingo dugu. Berak Bartzelonako unibertsitateko laborategian egiten du lan, albaitaria da eta berarekin orain baino lehen ere hitz eginak gara, Dolly famosoa dela-eta. Otaegi jauna, egun on.

Pello Otaegi:     Egun on.

Esataria:          Zer moduz, ondo?

Pello Otaegi:     Ondo, ondo.

Esataria:          Bere garaian esan genuen zu Ian Wilmut zientzialari jaunarekin hitz egindakoa zarela eta lan egindakoa zarela, gainera, ezta?

Pello Otaegi:     Bai.

Esataria:          Eskoziako Rosslin institutuan.

Pello Otaegi:     Bai.

Esataria:          Eta hortik ezagutzen duzu zuk dezente klonazioaren gai hau.

Pello Otaegi:     Bai, bai.

Esataria:          Berak zuzendu zuen zure tesia.

Pello Otaegi:     Bai.

Esataria:          Eta gaur, batez ere, bi gauza jakiteko hots egin dizugu. Batetik, Richard See zientzialari honek esandakoa benetan egin ote daitekeen, alegia, gizakien klonazioa posible ote den, ze horri buruzko galdera eta zalantza asko sortu da. Asteburu honetan bertan Clinton-en aholkulari batek hitz egin du zera esanez, ez dela posible; hori galdera bat da, zientzia aldetik egindakoa. Eta bigarrena, berriz, etika aldetik etorriko litzaigukeen galdera. Lehendabiziko galderaz ze iritzi duzu zuk?

Pello Otaegi:     Bueno, nik uste dut, aber, teorikoki nik uste dut baietz. O sea, pentsa dezakezu, bueno, ba, gizakumea, ba, bueno, mamifero bat dela eta, bueno, e, hori, hasierako transkripzioa nahiko ardiaren denboran, gutxi gorabehera, ardiaren denboraldian ematen da baita, orduan nik uste dut teorikoki baietz. Orain praktikoki nik uste dut ezetz eta nik uste dut ezetz, zeatik sekulako kostu bat dauka, kostu ekonomikoa, kostua denbora aldetik eta, gero, ba, bueno, kontuan hartu behar da gauza bat, ba, bueno, adibidez, kontuan hartu behar da gauza bat, adibidez, e, ume kloniko bat edukitzeko hasi beharko genuke lehendabizi jende batzuekin hitz eginda gure kalkuluak irteten ziren 600etik 1.200 oozito beharko genituzke, eta hori, ba bueno emakume batek eman ditzake aber, 5etik... 5, 6 oozito, super obulazio bat hartuta, gero egin behar diozu aparatuniun bat, o sea tripa ireki behar diozu hori ateratzeko, bueno esan liteke, hori puntzio batekin, baina, bueno, operazio bat da, hori ateratzea emakume bati, ez? Orduan ia hasten gara, ba, bueno, sekulako emakume pilo bat behar dituzula oozito numero hori hartzeko. Gero, hori dena transferentzi egin behar da, manipulatu egin behar dira, hor daukazu denboraldi bat, ez? Eta gero hori dena, berriz ere, emakumeen tripan jarri behar dira, ba, bueno gestazio dena eramateko. Denbora aldetik kontuak atera zenbat jende behar duzun, kasi-kasik behar duzu ospitale bat ez dakit zenbat emakumerekin, 'vientre de alquiler' esaten denarekin, orduan praktikoki diru pilo bat da, bueno infraestruktura sekulakoa behar duzu eta gero, gaitera, Dollykin ikusi zena eta orain berriz ere beste kloniko batzuk atera dituztenak, hor ikusten dena da, ba bueno klonikoak asko eta asko galdu egiten dira, gestazioan aurrera dioan bezala, ba, segur aski mutazioak daude hor, eta bueno, asko eta asko hil egiten dira, baino banaka batzuk jaio egiten dira, baina naiz jaio, irauten dute oso gutxi, ordu batzuk, egun bat, zergatik ikusi da ba malformazio asko dauzkatela, orduan bat ondo ateratzeko pagatu behar duzu ba... ez dakit ba... Dollyn esperimentuan irten ziren, sei jaio ziren eta sei horietatik bat bakarrik iraun zuen hiru egun baino gehiago bizirik, ez? Hori animalietan, ba, bueno, da prezio bat ba bueno pagatu litekeena, baina gizakumeetan nik usten dut ezez, eta ezin dituzu ume bat ateratzeko ez dakit bi edo hiru, edo lau o bost o sei, bat gehiago, edo mostruo bat edo malformazio batzuekin ateratzea ez?

Esataria:         eraz zuk esango zenuke, teknikoki zientzi aldetik gaur egun posible da.

Pello Otaegi:      PO: Bai.

Esataria:         Egin litekeen zerbait da.

Pello Otaegi:    Bai, nik usten dut baiez .

Esataria:         Baina, baina horrek azpiegitura izugarria eskatzen du alde batetik, eta gero bestetik bakarra ateratzeko, beste asko egin beharko lirateke.

Pello Otaegi:      Bai.

Esataria:         Eta hor arazo asko izango genituzke.

Pello Otaegi:    Bai.

Esataria:         Richard See jaunak esandakoak, ez dakit den-denak entzuk zenituen, zientzialari honek gauza asko esan zuelako, bai diru aldetik, bai egiteko modutik.

Pello Otaegi:      Bai, nire inpresioa da tipo hori dabilela ba diru bila, eta publizitate bila ez? Zergatik, bueno, beti dago norbait ume bat edukitzeagatik edozer gauza egingo lukeela, eta, dirua baldin baduzu, diru aldetik ez dadila izan eta dirua jarriko dut eta, bueno, hor tokatzen bada farsante bat esaten dizuna, ba bai, niri eman iezadazu hainbeste diru eta nik ume bat emango dizut, ba zuk ez baldin badakizu nola dauden teknika asuntoak, ba, bueno, emango diozu dirua eta bueno ume baten esperoan geratuko zara, bueno esperoan, itxaropenean ez? Baina nik uste sekulako desastrea dela, hori aurrera eramaten bada, ba bueno ikusiko dugu nola bukatzen den, baina... sekulako desastrea izango da.

Esataria:         Gure tonto galdera, hemen erredakzioan eta errezeloa ere bai, zera izan zen See jaunak, hau guztia esan duenerako...

Pello Otaegi:    Bai, bueno

Esataria:         Zerbait egina izana ote duen

Pello Otaegi:      Aber, berriz ere gauza bera esatera noa, ez? Teknikoki nahiko... manipulazioa nahiko erraza da. Zuk hartu dezakezu oozito bat, haren kromosomak kendu eta nukleo bat sartu, hori nahiko erraza da, hori animaliekin orain dela... mamiferoetan orain dela hamabost urte hasi zen egiten, ez? Teknikoki nahiko erraza da hori egitea. Orain, ez dena hain erraza da, gero hortik ume bat ateratzea, ez? Eta orduan nahi baduzu ba.. adibidez, pareja batek nahi dute ume bat eduki berea edo bere zelula batetik horrela, berak nahi badu gestatu ba bueno oso-oso zaila da, probabilitate aldetik oso-oso gutxi daukate.

Esataria:         Zuk oso zaila ikusten duzu, gaur gaurkoz, baina zeinek daki, ez? Hemendik urte batzuetara igual...
Pello Otaegi:      Hori bai, gaur egun dauzkagun teknikekin, ez da, ez da posi... ez da praktikoa

Esataria:         Ia

Pello Otaegi:      Hor utziko dugu

Esataria:         Baina hemendik urte batzuetara izan liteke?

Pello Otaegi:      Bai, inork ez daki hori. Ba, bueno, orain dela, orain dela, ni han nenbilenean, orain dela hiru urte, guk pentsatzen genuen klonazioa posible zela, baina oraindik ez genuen, bueno, inork ez genuen pentsatzen hain agudo lortuko zenik, ez? hiru, edo bi urteetan sekulako aurrerapenak izan dira, baina oraindik, orain dakigu hori posible dela, baina oraindik ez dakigu erabat ze faktore, zenbait faktore dauden jokoan, ze faktore diren, gauzak nola Portu. Adibidez, Dolly egiteko ia 300 oozito erabili ziren, ez? Ba, bueno, 300 erabili partez, ba, bueno, 30 erabilita animali bat lortzeko, horrelako proportzio bat, edo 10 erabilita bat lortu eta bat hori ondo atera, ez? Horrelako gauza bat oraindik ez dakigu nola egin, hori lortzen bada ba... hori beste asunto bat izango da, ez?

Esataria:         Hori, alde batetik, izango litzateke, zientzia aldera esango genukeena, eta, etika aldera, Wilmut zure profesorea berak hitz egin du gai honetaz, Dollyren aitak alegia.

Pello Otaegi:      Bai.

Esataria:         Berari ez zaiola etikoki zuzena iruditzen esan du.

Pello Otaegi:      Bai, hor daukazu, beno, betiko asuntoa, ez? 'Doctores tiene la iglesia' esaten dena. Ez dakit, neronek inoiz ez dut horrela planteatu, ba, etikoki, ez... ez... ez... o sea, praktikoki ez zait iruditzen egingo dela, ez; orduan, etikoki oraindik neronek ez dut... ez dut erabat hausnartu, konklusio batera ailegatu, ez; ez dut... o sea erabat garbi ez dut ikusten baiezkoa edo ezezkoa.

Esataria:          Ba...

Pello Otaegi:    Nik uste soziedadeak... hori soziedadeak esan behar du, ba, bueno, ba, herri batek esango du, ba, bueno, ba, baietz, ba, ondo iruditzen zaiola eta aurrera joango da, eta beste batzuek esango dute, ba, hori sekulako tontakeria dela edo monstruosidade bat dela eta debekatu egingo dute, ez? Gaur egunean ematen du, ba, Europan behintzat, ja debekatua dago eta, bueno, e, ez dut... ez dut ikusten hemen urte gutxitan aldatuko denik, ez?

Esataria:        Horretantxe utziko dugu iruditzen bazaizu...

Pello Otaegi:     Bai.

Esataria:        ... Ba al duzu gaur egun Wilmut jaunarekin hartuemanik?

Pello Otaegi:     Bueno, bai, horrela, noizbehinka, bai, ba, bueno, oraindik artikulu pare bat dauzkagu, aber, noizbait irteten duten, zeatik Dolly asuntoarekin izan da, urtebete ibili da batetik bestera, eta, bueno, ez dugu gauza handirik egin, ez; baina bai, noizbehinka elkarrekin egoten gara.

Esataria:          Orain Dolly umea egiteko dago, ez?

Pello Otaegi:     Bai, bai. Hombre, e, o sea, ba, lehengoan irakurtzen nuen, ez, Dolly... Dollyk orain ez dauka inongo..., bueno, ikuspuntu batetik bai, aber, hor dago, e, eztabaida bat, bueno, ze... ze denbora daukan Dollyk, ez? ...

Esataria:          Ze edade daukan, ez?

Pello Otaegi:     Bai. Aber ...

Esataria:          Zenbat denbora, bai.

Pello Otaegi:     Bai. Eta, orduan, e, hurrengo zera da, ba, aber... aber erabat normala den, ez? Eta, bueno, erabat normala den demostratzeko, ba bueno, lortu behar duzu, ba, reprodukzioa. Eta, bueno, orain ematen du, e, haurdun dagoela eta, bueno, aber hemendik bi edo hiru hilabetera jakingo dugu, ez, nola irteten duen eta ondo irteten badu ... Bestela ez dauka inongo... o sea, ardi normal bat da. Eta edade aldetik, ba, uff, hor eztabaida bat dago, ez, ba, ikusi egin behar. Nik pertsonalki uste dut ez dela inongo arazorik izango, igual, ba, telomeroak, igual, mozxeagoak izango dira; baina, bueno, beste elementu batzuk, e, ... xaguekin ibili direnak, ba, ikusten da, bai, e, hiru gizaldi, ez, hiru generazio... edo ez, sei generazio pasa eta gero, e, telomeroak dei..., e, mozten ari direnak, ba, bueno, hala ere, ondo segitzen dutela, ez; telomero askorik ez daukatenak. Eta, ba, ardi hauek telomero sakonak dauzkate eta nik uste telomeroak ondo izango dituztela; o sea ke... baina ikusi egin behar.

Esataria:          Pello Otaegi, eskerrik asko.

Pello Otaegi:     Bale.

Esataria:          Agur bero bat, ondo segi.

Pello Otaegi:     Agur.


[1] Klonazioa (db-80). A. Vazquez. Euskadi Irratia. 1998-01-16.



B2
1998-01-15
  • Vazquez , Amaia
16443298
0:20:30
2679