Loa

Lo gero eta gutxiago egiten dela-eta, zergatik gertatzen den, non, eta zer ondorio dituen aztertzen duen ikerketa baten berri ematen dute.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Iraupena: 8' 25''

 

Esataria        Xabier Mendigurenenekin batean eta bestean ikusitako eta jasotako albisteak komentatuz, beti ere munduari begira, eta gaia lo gero eta gutxiago egiten ote dugun. Ez dakit... munduko mailako datuak izango dira seguruenik ere, Xabier?

Xabier          Bai, baina bereziki behintzat inkestak eta horkoak dira, baina hau gure artean ikusten ari gara. Esan nahi dut hau astirago, baina badator. Kontua da bi urtean bukatzear goazelarik, defizit nabarmen bat omen dago munduko... batez ere, herrialde aurreratuenetan... industrialdetan, ez dakit zenbateraino aurreratuenetan. Bataz beste, kalkulatzen dute, ba, beno, mende hasieran egiten zen loa eta gaur egiten den loa konparatuz gero, batez beste, ordu t'erdi gutxiago egiten dutela lo amerikarrek. Beraz, hau da nahita bere eguneroko loari kentzen zaion denbora bat, ezta? bueno, zuzenean edo zeharka, beste gauza batzuk egin nahi direlako edo lotara joan eta ezin dutelako egin. Baina azkenean kopurua nolabait pixka bat begiratzen hasi eta hori ikusten da, eta ordu asko dira hainbeste milioien artean, ezta?

Esataria        Egunero-egunero ehun urte baino... bueno, mendearen hasieran baino ordu t'erdi gutxiago egunero.

Xabier          Holako bat kalkulatzen dute. Orduan, hori agertzen zen eta, gainera, badirudi arazo hau okerragotzera joango dela eta arrazoia bistan dago: gero eta nabarmenagoa da 24 orduko lana ari dela nagusitzen munduan. Eguna izan edo gaua izan, gune batzutan lana berdin-berdin egiten da. Betidanik ezagutu ditugu, ba, bere lanbidez gauez lan egiten duten pertsonak, okinek esaterako, ezta? ba, bueno, ospitaletan eta hainbat lekutan eta egon behar dute zainketan edo zelatan eta hainbat lekutan. Baina orain ari da gertatzen zenbait zerbitzu, lehen izan da astetik igandetara pasatzea eta abar. Horietan ere eztabaidak izan dira, esaterako, gainalde zabala erostetxeekin eta abar, baina orain ez bakarrik aste kontuak, jai egunak edo lan egunak, baizik eta orain ari dira gertatzen orduz normalaz kanpo ba, gaueko 12tan ere, agian, hasi direla lanbide batzuetan lan egiten eta horrela 24 orduan... etengabeko lan-sistemak. Eta horrek bistan dago eragin fisiologiko nabarmenak dituela. Orduan, oraindik ez omen dira oso ezagunak lo gutxi egiteak ze eratako ondorioak dituen, baina susmoa badago lehenengo arazoak... bihotz arazoak direla eta depresioak ere bai. Eta gero, egin diren esperientzi batzuetan, esperimentu batzuetan, esaterako, sagu edo arratoi batzuei ez zitzaien lo egiten utzi eta bi aste t'erdira hil egin ziren. Orduan, horrek esan nahi du, ba, bueno, gizakiaren kasuan ere horrelako defizit bat luzaroan edukitzeak izango dituela ondorio nabarmenak. Gero esaten dute...

Esataria        Hemen Julian Bereziartuak aipatu izan digu hori, e? Ez dakit zenbat egun diren, baina bost bat egun edo lo egin gabe egonez gero, heriotza omen dator.

Esataria 2     Eta gainera, horretara iritsi gabe ere pertsona ikaragarri zahartzen da, lo gutxi eginez gero, ez baita errekuperatzen.

Xabier          Gero esaten dute nahiko garbi ikusi dela batzuetan lo gutxi egiteak ia-ia mozkorturik egotearen edo drogaturik egotearen ondorio berdintsuak dituela, esate baterako, autoa gidatzean. Autoa gidatzen ari denak behar adina lo egin gabe batzuetan izan ditzakeela, ba, istripuak izateko holako arriskuak, ez? hori hor dago. Gero esaten dute arazoa da neurri handi batean lo gabetzea edo lo urritze hau norberak nahita egiten dena dela. Hau da, lo gutxiago egiten duela berak nahi duelako. Hau da, ari da sortzen halako pentsamendu bat edo iritsi moduko bat esaten duena, bueno, lo egitea denbora galtze bat da eta hemen bizitzaz gozatu edo bizitza aprobetxatu behar da eta, orduan, ba, zertan denbora galdu? Eta orduan, hori halako filosofia moduko ari dela sortzen. Eta kontua da, bueno, jendea ari dela lo gutxiegi egitearekin ia egunerokotasunarekin bizitzen eta abar. Hor, ba, esaten da alde batetik, ba, zein garrantzizkoa den, ba, siesta bat egitea. Gero eta gehiago esaten da siestaren aldeko, ba, ez dakit, aldarrikapenak edo deiak egiten, eta zein ondo etortzen den eten bat egitea egunaren erdialdera, ba, gero, arratsaldean indarberriturik lanaldiari egiteko eta abar. Orain, hala ere beti daude pertsona batzuk, ba, lehen esandako arrazoiengatik, gauez lan egiten beharrekoak, bere ogibideak horretarako bultzatzen dituelako. Eta hor, kontua da, ba, ia industria batzuk hasi direla gauez lan egiten dutenei egunez arituko balira bezalako sentsazioarekin senti daitezen eta lana egiten dezaten. Eta horietako bat da, esate baterako...

Esataria 2     Eta nola lortzen da hori?

Xabier          Bueno, esango dizut, Shift Work Sistem izeneko, Cambridgeko Massachusets-ko enpresa batek argitzapen... argi-sistema batzuk fabrikatzen ditu eta horiek bereziki sortuak dira langileak 24 orduz erne edukitzeko. Argi berezi bat da eta horrek nolabait... gu biologia... biologi-erloju moduko bat daukagu eta milaka-milaka urtetan, ba, argiaren arabera ibili garelako lo egiten eta esnatu. Ba, nolabait horren kontra edo egiten den zerbait eta da, gure erloju biologiko hori despista arazteko argi berezi batzuk. Hau da... jakina beste batzuk ari dira esate baterako fundizioetan eta, halako betaurreko berezi batzuk, halako betaurreko babesle batzuk ari dira efektu horiek izateko eta abar, betaurrekoen bitartez. Hazkuntza-hormonak ere hasi omen dira ikertzen pixka bat lo ez egite hori, nolabait, ziurtatzeko eta abar. Eta melatoninaren sobrekarga batzuk ere bai. Beraz, ikusten denez, fronte edo alor desberdinetatik ari direla nolabait lo ez egite horren aldeko interesak, industriak egin dituzten ikerketak eta abar. Beraz, badirudi loari gerra moduko bat edo zenbait tokitan deklaratu diotela.

Esataria        Nik ez dakit, e? ez dakit adibide bera den edo ez den, baina oilategi granja horietan ere...

Esataria 2     Adibidez, produkziorako...

Esataria        Produkziorako 24 orduz izaten dute argiz...

Xabier          Hala da, bai, hala da. Oilategiena eta asko... Eta bueno, nik irakurri dudan artikuluan bromaz esaten zuen, badakizu gero badagoela oso sistema ezagun bat loari kontra egiteko eta da kafeina: kafea. Eta hori dakizuenez da munduaren edaririk zabalduenetakoa da, ez dakit gehien edo... Kafeina da munduan milaka edo milioika pertsonak loaren kontra joateko erabiltzen duten bitarteko ia zahar bat.

Esataria 2     Hala ere nik uste dut lo goxo baten parekorik ez dagoela. Zer esango dizut, ba?

Xabier          Hori seguru. Hori behintzat apreziatzen dakienarentzat. Baina pentsatzen baduzu alferrik ari zarela galtzen denbora eta amets txarrak baldin badituzu, orduan, ametsaz aldatu edo esnatu. Bietako bat.

Esataria        Xabier, siestaren garrantzia aipatu duzu. Zenbateko siesta aipatzen al du hor?

Xabier          Ez du denborarik esaten. Normalean...

Esataria        Nekearen arabera al da?

Xabier          Bueno, nekearena, denboraren, bakoitzaren posibilitatearen arabera, ze bakoitzak... edonor ez dauka arratsalde guztia siesta botatzeko...

Esataria        Eta mundu guztiak ez du ordu berean gainera. Ez da gauza bera goizeko 5etan jaiki, 8tan jaiki edo 10etan jaiki.

Xabier          Zuk, Jon,... zail samarra daukazu, berandu bukatzen duzue hemengo saioa eta ez da itxurazkoa arratsaldeko 4tan siestan sartzea.

Esataria 2     Dudarik gabe, ezin aldarrikatuko dugu gehiegi siesta kontu hori ze...

Esataria        Orain guri esker magina bat egingo du siesta goxoa, e? Gu entzunez.


[1] Loa (db-86). X. Mendiguren Bereziartu. Euskadi Irratia, Salako leihoa. 1998-01-30.

 



B2
1998-01-29
  • Mendiguren Bereziartu, Xabier
16443252
0:09:00
1844