Konfuzioren itzulera

Txinan konfuzionismoa indartzen ari dela-eta, sinismen honen jatorria, muina eta etorkizuna aipatzen ditu entzungaiak. Baita beste erlijioekin izan dituen harremanak ere.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Eta Txinatik datozkigun kontuak ondorengoak. Konfuzioren itzulera, horixe, izenburu hori jarri diogu gai honi. Ze(ren) Konfuzio aspaldikoa da, hori bai dela aspaldikoa. Orain dela 25 mende edo hil zen, Xabier. Eta berriro ere itzuli omen da itxura denez, noski, bere pentsamendua.  

Xabier Mendiguren Bereziartu aditua. Bueno, bai. Egia esan, inoiz ez du alde egin, han egon da. Beharbada ezkutuan egon da, beste gauza asko bezala. Ze(ren) Konfuzio handiegia zen, horrela, ihesi irten behar izateko, ezta? Bere erroak oso sartuak zeuden. Baina, bueno, kasu honetan marxismo, komunismoaren bolada batek astindu bai egin du, eta pixka bat, nola esango dizut, ba mastrikatu eta pixka bat kaltetu itxuraz, baina barruko erroak oraindik indartsu zeuden, dirudienez.  

Hala ere, ba bueno, orain gaur hitz egin daiteke K'ung-fu-tse edo Konfuzioren itzuleraz. Eta zentzu honetan. Ezaguna da une honetan Txinan izugarrizko hazkuntza ekonomikoa dagoela. Batekoz beste urtean % 10 bat edo hazten da. Batzuetan aurretik ibili da, 12 ere bai. Eta esate baterako, 200 mila milioi dolar sartu dira epe laburrean. Eta gainera, badago asmoa, ba, hemendik 2025. urterako, esate baterako, hirukoizteko Barne Produkzio, Produktu Gordina. Eta horrek alde batetik materialismorako izugarrizko tentazioa dakar. Eta bertako agintariak-eta konturatuta daude zerbait behar dela, behar dela halako erreferentzia moral bat, halako euskarriren bat, ba, horri norabide bat emateko, ze(ren) hainbeste milioi pertsona dirugintzan eta hor horrek sortzen duen giro horretan, ba, arrisku handiak ikusten dituzte. Eta orduan, nolabait, konturatu dira Konfuzio, ba, izan litekeela, ba, hor sortzen ari den indar eta materialgintza horri nolabait norabide bat eta horri kontrol bat emateko, ba, erreferentzia eta pertsona garrantzitsua.  

Hori egin du hainbat urtetan, hainbat mendetan Txinan Konfuziok. Eta beraz, orain, lehenengo ia Txinan esaten da erlijio-sinesteengatik ez dela bereizketarik egiten. Beraz, nahi duenak bere erlijioa edozein dela ere, ba hori adieraz dezake, erabil dezake eta abar. Beraz, hor ia aldaketa bat dago garai, aurreko garaietatik.              

Esataria 1. Erlijioa al da konfuzionismoa 

Aditua. Bueno, ez da berez erlijioa. Esan liteke moral bat dela, moral praktiko bat dela, eta gero, ba, Txinako izaera bereziarekin eta abar, ba, zenbaitek ia-ia erlijio-zentzu batekin bizi du, bai Konfuziorekiko, nolabait, miresmen eta harreman hori eta bere praktika eta irakatsiak eta abar.  

Egia da han Lao-tse eta Tao Te King eta, beste bide bat ere badagoela, mistika, mistikoagoa dena, eta baita budismoa ere: bi bide hauek badaude. Eta alderdi horretatik, ba, Konfuzio izango litzateke pixka bat moral praktiko baten irakasle. Dena dela, munduan estatu bakarra konfuzionista dena, berez, Singapur da. Txina, berez, ez da, garrantzi handia du Txinan baina bueno, ez da. Dena dela, ba, esan dezakegu, ba, momentu honetan Konfuzioren irudiak kalean salgai eta aurkitzen direla eta ja hasita dagoela halako souvenir eta oroigarri-salmenta hori, eta badagoela giro edo suspertze bat Konfuzioren inguruan.  

Dena dela, zerbait esango dugu bere handitasunaz. Ia Kristo aurreko 125. urtean Konfuzioren ideiak eta kontuan harturik unibertsitate bat sortu zen funtzionario inperialentzat, eta handik 30.000 funtzionariogai pasatu ziren. Beraz, ia horrek adierazten du Jesukristo baino 125 urte lehenago horrelako antolaketa bat Konfuzioren pentsamenduan. Beraz, garrantzia nahiko nabarmen gelditzen da. Gerorago, askoz gerorago, jesuitek santu izateko proposamena ere egin zioten aita santuari. Hain zen estimatua eta hain zegoen errotua txinatarren baitan eta bihotzetan, eta hain gizon orekatua eta abar ikusi zuten, baina egia da aita santuak ez zuela onartu proposamen hori.  

Gero esan behar da, ba, bueno, 1949an ia Maoren, Mao Tse Tung-en iraultzarekin-eta baztertua izan zela, eta batez ere atzerakoitzat edo dekandentetzat jotzen zutelako, eta orduan… Eta orain, ba, urteak pasa eta gero, ba esan dezakegu, ba, ia erlijio-askatasun bat badagoela eta gainera, espreski Konfuzioren irakatsiak eta berreskuratu-nahi bat.  

Bueno, esan behar da txinatar askorentzat, ba, 10 mila belaunaldiren maisu deitu izan zaio, eta bera bizi zela, dirudienez, ez zuen hainbesteko arrakastarik izan. Hil eta gero hasi zitzaion arrakasta. Eta bera ikusten dute neurri batean ordena nazionalaren babesle eta diktaduren erasotzaile bezala. Bere teoriak eragin sozial handiko teoriak dira eta pentsamenduak dira. Berak esaten du beste gauza askoren artean, agintariei buruz eta esaten du;  agintari onaren bost bertuteak aipatzen ditu. Eta ontasuna, justizia, duintasuna, zuhurtasuna eta benetakotasuna edo egiatitasuna dira bera, berak proposatzen dituen bertuteak.  

Eta gero esan behar da badaukala halako ikuspegi sozial guztiz interesgarri bat. Eta esaten du, norbera gainditu egin behar da eta norbera gainditzetik familia sortzen da, norberaren indibidualismoa gainditzetik. Familia gainditzetik, familia eta nepotismoa gainditzetik  sortzen da komunitatea, komunitatea gainditzetik, komunitatea bizi eta gainditzetik, hor parrokialismoa, nolabait ikusmira txikia gainditzea dator eta nazioa osatzea dator. Eta nazioa gainditzetik gizadia, gizadiaren zabalera dator. Nazio, nazioa gainditzea da nolabait nazionalismo estu edo hertsia gainditzea. Orduan, berak pixka bat planteatzen du goragoko mailako beti egoera bat aurrekoaren gainditzaile bezala, eta horko mugak, ba, zabaldu eta goratze bat bezala. Eta horrela gizarte guztiaren egituratze bat proposatzen du. Eta hor gizabanakoa da nolabait, erabat integratua dago gizadiaren zabaleraino iritsi arte, maila hauetan, batetik bestera. 

Eta hori da pixka bat txinatarrek betidanik oso kontuan izan duten gauzetako bat, bakoitzak bere lekua izatea, eta nolabait, enperadorea izan da gailurrean egon dena eta zeruaren, nolabait, ispilu eta, eta ordeko.  

Orduan, gizarte-ordena baten predikatzaile bezala har dezakegu, moral etiko, justizia eta elkarrekiko harreman-arautzeko zera. Berak, esate baterako, heriotza-zigorra, pentsa garai haietan zer den… 

Esataria 2. Ba bai, kontrakoa zen, ezta? 

Aditua. Ze(ren) oraindik gure artean pentsa zenbat jende dagoen heriotza,  heriotza-zigorraren alde… Ba bera garai hartan, proposatu omen zioten aber (ea) zer pentsatzen zuen heriotza-zigorraz, eta esan zuen: “Inori bizia zertarako kendu?” –esaten omen zuen. “Ez du zentzurik”. Ja pentsatzen, ja garai hartan berak hori garbi zeukan. Eta Txinan eta garai hartan hori esatea seguru asko ez zen izango… Gaur egun ere kontu egin behar da ia-ia Txinan egunero ia pertsonaren bat, ba, heriotzera, heriotzera zigortzen dutela ia-ia. Kopuru handiak zigortzen…  

Beraz, hemen gaude Asiako pertsonaia guztiz interesgarri baten aurrean. Eta seguraski, ba, etorkizunean askoz gehiago hitz egingo da, eta seguraski , ba, bere irakatsiak eta bere filosofia hori guregana gero eta garbiago iritsiko da. Badago Txinan, ba, Konfuzioren ondorengoen hilarri bat eta baita ere badago bere ondorengoak bizi izan ziren etxea. Eta bueno, hori gaur egun ondare nazionaltzat daukate eta ikusten denez, ba, ez ziren batere gaizki bizi, ze arrakasta ere izan zuen, eta abar. Eta hori dena gaur ikus daiteke, eta seguru asko hemendik aurrera Txinara doanak turismo egitera, ba bueno, han izango du aukera Konfuzioren gero eta gorabehera gehiago ezagutzeko, xehetasun gehiago eta abar.  

Egia da, ba, hor iraultza egin zenean, iraultza kulturala deitua, bere gauza asko desegin zela, erre egin zela, puskatu, baina orain berreskuratze-prozesu bat dago, eta nik uste dut, ba, Konfuziok izango duela zeresana 2000. urtetik aurrera.  

Esataria 2. Asiako pertsonaiarik ospetsuenetakoa, beraz.  

Aditua. Aipatzekotan esan, bukatzeko, bere liburuak oso, bueno, ezagunak dira. Poesiaren klasikoa, Historiaren klasikoa, Mutazioen klasikoa, Ritoen klasikoa eta Udaberria eta Udazkenaren analak deitzen direnak. Horiek dira bere, berak egindako liburuak.                             



C1
1998-03-12
  • Mendiguren Bereziartu, Xabier
16443107
0:09:30
1971