Antonio zaharra

Artikulu labur honetan zaharrak eta gazteak nolako jarrera desberdina duten errepidean azaltzen du.

PAKO ARISTI

Antonio herriko sakristaua da Egia handiak esaten dituen gizona. Proportzioan, hitz egiten duenaren arabera beste inork baino gehiago. Aspaldi baztertu zuen autoa. Azpeitian bizi da, eta bizikletan etortzen da Urrestillara. Gauza batekin konturatu zen: «Ba al dakik zer dan, kotxien jun ustez belozidade onien, eta jata atzetik kotxe ilarie eginda hijoala ikustea?».

Lehengoan herriko gazte bat eraman nuen neure autoan. Ni ez naiz azkar ibu zalea, eta hark berriz: «Hi, saka berkoiok ba, zaharrak baino makalo hue!».

Zaharrek eta gazteek askotan egia berbera esaten dute, bakoitzak bere ikuspegitik. Bizitzaren alderdi berberak ikusten dituzte, gazteak odolaren esanetik, zaharrak nekearen agindupetik.

Zaharrak autoa makal eramaten du. Batetik beldurra sentitzen du, kaminoak ikara ematen dio, istripuren batek gero eta hurbilago duen heriotza deblauki bere aurrera ekar dezakeelako; zaharrak denbora eskatzen du, agian berriro ere udaberria ohiko euri jasekin iritsi dela besterik ez bada ere baieztatzeko. Bestetik autoan doala bazterrak ikusi nahi izaten dltu.

Gazteak autoa azkar eraman nahi du. Batetik ez du beldurrik sentitzen, ezerk ez dio ikararik ematen, denboraren iragan logikoak heriotza artean oso urrun daukala esaten diolako; indartsua da, azkarra, trebea, eta deblauki initsi da umetan inoiz ere ez zituela burutuko uste zuen gauzak egitera. Bestetik, autoan doala ez du bazterrik ikusi nahi. Bere helburua iristea da, lagunartera, futbol partidura, bikotearengana, etxera gaupasatik datorrenean.

Zaharrak badaki bizitza begien zabaltze bat dela, denbora eskatzen duena, patxada, arreta; badaki ikusten ohitze bat dela, gaztea itsutzen duten distira horien artean, bihotza dardaratu dion irribarrea, dirua, autoestimaren goraldiak eta abarren artean geroko balioko duten gauzak bereizten jakitea.

Autoak ez dio zaharrari falta handirik egiten; aski du hinugarren martxa sartuta. Gazteentzat autoa da arrakastaren abiapuntua; ez du aski sei martxa edukita ere.
 
 

 




B2
2000-08-26
  • Aristi , Pako
16440142
1115