Haragia

Haragia elikagai den aldetik aztertzen dute dietistek. Haragi mota desberdinak ere aztertzen dituzte.

ANE MIREN URANGA & ARANTZA LORENZO, Dietetikan Diplomatuak

Zenbatetan entzun ote diegu guraso edota aiton-amonei haragia jan behar da indartsu egoteko! edo gaixo zaudela! hori haragi-xerra bat janda konpontzen da! modukoak esaten. Horrekin, batetik, garai batean haragiak zuen garrantzia adierazten ída. Bestetik, !indarra! esanda osasunaz ari ziren, zalantzarik gabe. Izan ere, garai hartan haragia luxuzko jakia zen eta etxean edo baserrian indar fisiko handia egiten zutenei eta osasun kaskarra zutenei ematen zitzaien. Gaur egun ordea, bestelako kontuak ditugu.

Batetik, haragia lortzeko erraztasun handiagoa dugu, baina. bestetik, bere ekoizpenean sortutako arazoek eta merkataritzako interesek zalantzak sortu ohi dituzte kontsumitzaileengan. Gogoratu besterik ez dago behi zoroen izurriteak behi-haragiaren kontsumoaren inguruan sortutako mesfidantza eta. ondorioz, beste haragi-mota batzuen kontsumoak izan duen gorakada.

Haragia. berez, osasunerako jaki egokia da. neurriz eta mota desberdinetakoak janez gero. Oso aberatsa da proteinatan eta, beraz, garrantzi handiko elikagaia da, haien bitartez gure ehunetako proteinen birziklapenerako aminoazido guztiak eskaintzen baitizkigu. Baina proteinez gain koipe ase ugari ere badu eta, kolesterol-kopurua ere ez da ahazteko modukoa; karbohidratorik, berriz, ez du batere.

Sailkapena

Haragi-mota bakoitzak ezaugarri bereziak ditu, hurrengo alean azalduko ditugunak, baina hona hemen erabili ohi den sailkapena:
 

Haragi gorria: idi, zezen, behi. zaldi eta ardien haragia. Beti ere urtebetetik gorako azienda izango da.
Haragi beltza: ehizatutako animalien haragia.
Haragi zuria: txekor (urtebetetik beherakoa), arkume, untxi, oilasko, txerri, indioilar eta ahatearen haragia.

Prestaketa

Haragia sukaldean prestatzeko modu ugari dago, zalantzarik gabe, baina honen inguruko bi hitz esan nahi genituzke. Haragia parrila edo plantxan prestatuz gero osagai dezente galtzen ditu. Izan ere, koipea azkar berotzean urtu eta giharretatik irten egiten da eta urarekin batera kanporatzean elikagaiak eramaten dituzte. Prestaketa luzeagoa denean (aribidez egosita, labean, gixatuta...), eta, beraz, bero gutxia- gorekin egindakoa, gai gutxiago galtzen ditu.

Beraz, badakizue, haragia dietaren osagaia da eta astean hiru edo lautan jan liteke, baina, hori bai, haragi-mota desberdinak tartekatuz.




B2
1999-01-31
  • Uranga , Ane Miren
  • Lorenzo , Arantza
16439767
1516