Ordenagailu aurrean lan egiteko hainbat aholku

Ordenadorearekin lan egiteko hainbat aholku ematen ditu.

Egunetik egunera ugariagoak dira bere eguneroko lana oso-osorik ordenagailu aurrean egiten duten pertsonak, eta egunetik egunera gehiago baita ere beren etxeetan ordenagailua erabiltzen dutenak lan pertsonal, kultural, sozial, politiko, sindikal eta abarrerako edo Interneten sartzeko. Horregatik, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren (INSHT) gida teknikora jo dugu, eta ordenagailuan lana egiterakoan kontuan hartu beharreko honako aholkuak jaso ditugu:

Pantaila: 14"koa, 640x480 erresoluziokoa eta 70 Hz.ko irudi-maiztasunekoa izan behar du; orientagarria eta gora edo behera okertu dezakeguna. Irudia egonkorra izango da, ondo definitua eta lerro arteko nahiko tarterekin.

Teklatua: 25- baino okerdura gutxiago izan behar du eta teklen 3. lerroak ez du 30 mm baino garaiera gehiago izan behar. Besoen eta bizkarraren tentsio estatikoa gutxitzeko, oso garrantzitsua da eskuak pausatzekoa izatea, gutxienez 10 cm.-ko sakonerarekin.

Mahaia: laneko osagai guztiak erosotasunez jartzeko adina leku izan behar du. Atril bat erabiltzea gomendatzen da, ikuspena eta buruaren jira egokitzeko.

Aulkia: bizkarraldean irtengune txiki bat izan behar du gerrialdea bermatzeko, eta sakonera, garaiera eta okerdura egokitzeko aukera eskaini behar du. Bost oinarri eta gurpilak izan ditzala gomendatzen da.

Hankak jartzekoa: erabiltzen baldin bada, horizontalarekiko 0- eta 15- bitarteko okerdura aldagarria izan behar du eta, gutxienez, 45 cm.-ko sakonera. Gainazalak irristagarria izan behar du.

Argitasuna: lanerako mahaia leihoen arabera kokatu behar da, eta argiak ez du pantailan jo behar eta ez dio langileari zuzenean begietan jo behar.

Zarata: ez du arretarik eta komunikaziorik eragotzi behar. Ahalik eta soinurik txikiena egiten duten ekipamenduak erabili behar dira.

Tenperatura: 23 eta 26 gradu bitartean udan, eta 20 eta 24 gradu bitartean neguan. Begien eta mukosen lehortasunari aurre egiteko %45 eta %65 bitarteko hezetasun erlatiboa komeni da.  

 




B1
2000-09-30
  • Udalaitz , Daniel
16439519
5140