Onintza Enbeitaren arropa

4 galdera motz arroparen ingurukoak erantzuten ditu.

1- Ez naiz hilero joaten erostera. gustatzen zaidan arren. Ba, agian, batez beste, zazpi bat mila pezeta edo gastatzen ditut arropetan. Diruaren arabera izaten da. Momentu horretan gustatzen zaidan zerbait ikusten badut, eta, gainera, diru zerbait badut, orduan erosten dut. Eta beste batzuetan beharrak bultzaturik. Hala ere, gehiago belarritakoek, galtzerdiek eta horrelakoek erakartzen naute arropak berak baino gehiago.

2- Oro har, arropan ematen diot garrantzia: prakak. nikiak. Zapatak ere ez ditut baztertzen. eta gustuko ditudanak jartzen ditut. Barruko arropari dagokionez. gustatzen zait. baina ez dut asko zaintzen. Eta ileari. berriz, ez diot ¡a kasurik egiten.

3- Normalean praka batzuk eta niki bat izaten dira nire ohiko jantziak. Hori da nahiago dudana. Prakak. ahal bada, zabalak, edo behintzat erosoak. Bakeroak gutxitan. Neguan panazkoak janzten ditut. eta udan. normalean, telazkoak. Eta goialdean nikiak.

4- Ez ditut kontuan hartzen. Ongi gelditzen zaizkidan arropei begiratzen diet eta, beraz, kasualitatez, markakoa bada, ba, markakoa erosten dut. Baina horrek ez dit arduratzen. Erosotasuna nahi izaten dut.




B1
2000-10-12
  • Onintza Enbeita
16438625
1483