Kontuz aurreneko marranta horiekin

Udazkeneko lehen katarro edo marrantari buruzko aholku eta azalpenak.

JABIER AGIRRE/

Udazkeneko hilabete hauetan kontrol berezia eduki beharko genuke haurren katarro edo marranta itxuraz tonto horiekin, prozesu larriak izan ez arren, belarri edo biriketako konplikazioak ager ez daitezen.

Lehenik eta behin sudurreko sintomak agertzen dira: sudurra itxita bezala egoten da, edota muki-jario handiarekin, eta doministikuak ageriko dira. Eztarriko mina izan daiteke kontuan hartu beharreko beste sintoma bat eta umeak jateko gogoa ere galdu dezake.

Tratamendua beti sintomatikoa izango da, eta inoiz ez diogu antibiotikorik emango umeari, medikuaren aginduz ez. bada. Garrantzi handikoa da umeak asko edatea, eta sudurretik suero fisiologikoa edo itsasoko ura ematea tantatan (farmazietan saltzen dira), baina substantzia basokonstriktoreak dituztenak saihestu (galdetu botikariari). 38° C-tik gorako sukarra badauka, antitermikoren bat emango diogu, hobetoxeago lo egin dezan (parazetamola nahiz aspirina).

Baina tenperatura jaisten ez bada, hoberena medikuarengana joatea da. Sudurra sarritan garbituko diogu —goxo-goxo eta behin bakarrik erabiltzekoak diren paperezko mukizapiekin, likido ugari eman eta ahal bada burualdea zertxobait igoko diogu, ohean nahiz sehaskan, horrek beti loa erraztuko dio-eta.

Umeak giro garbian egon behar du; bere inguruan ez da erre behar. Katarro hauek oso erraz kutsatzen dira, bi urtetik beherako umeen artean batez ere, eta horregatik neurriak hartu behar dira

 




B2
1998-10-10
  • Agirre , Jabier
16438606
1425