Ulertezinezko istorioak

Jendeak harremanetarako dituen ohiturak aztertzen ditu, horretarako Txinar eta australiar angloxaxoien artean sortzen diren arazotxoak azaltzen ditu.

Jia Tian

Hogei urtetik gora Australian bizi den neska txinatar batek ondorengo pasadizoa kontatu zidan. Herrialde horretara iritsi eta gutxira (ingelesa erraztasunez hitz egiten zuenean) bere urtebetetzea zen eta neska australiar batek, ospatzeko, bazkaltzera gonbidatu zuen. Lagunaren etxean zeudenean, txukun-txukun bilduriko opari bat eman zion hark. Txinatarrak sentimendu handiz eman zizkion eskerrak eta alboan utzi zuen oparia. "Ez al duzu paketea ireki nahi?" galdetu zion lagunak, harrituta. "Ez, ez! Ez dut orain ireki nahi!" erantzun zuen txinatarrak. Laster konturatu zen "akats kultural" bat egin zuela. Txinatar batentzat jaso berri den oparia berehala zabaltzea zatarkeria da, eta anglosaxoniar batentzat, berriz, alderantziz.

Askotan esan ohi da etorkinen arazo nagusia hizkuntza berri bat ikastea dela, eta egia esan, Australiana bizitzera joaten diren asiarrentzat benetan gogorra da ingelesez hitz egiten ikastea. Baina hizkuntza ongi menperatzen dutenek ere herrialde horren ohitura eta usadioak ezagutzen ez badituzte hutsegite galantak egin ditzakete.


Hizkuntza eta errituala

Hala da, desberdintasun kultural horiek ez ezagutzeak arazoak sortarazten dizkie etorkinei. Adibidez, bi txinatar kalean elkar ikustean ohizkoa da "Nora zoaz?" (ini shang nar qua?) edo "Bazkaldu al duzu?" (,~ni ehi fan le ma?) batez agurtzea; hori herrialde anglosaxoi batean ez zen ontzat hartuko, gehiegizko intromisiotzat baizik, zeren bizitza pribatuarekiko begirunea oso hedatuta baitago herri horietan.

Australian, berriz, jendeak, normalean elkar agurtzeko "Zer moduz zaude?" edota "Nola doakizu?" bezalakoak erabiltzen ditu, baina hori protokolo hutsa besterik ez da. Ingelesaren estereotipo formula batzuk dira, eta erantzuna ere normalean estereotipikoa izan ohi da. Jendeak "ondo" erantzuten du, nahiz eta gaizki egon.

Etorkin txinatar askorentzat ez da erraza guzti honi ulertzea. "Zergatik galdetzen didate zer moduz nagoen —dio etorkinak— bost axola bazaie ni benetan nola nagoen? Hipokresi hutsa da!". Urte batzuk igaro daitezke Txinako arau eta kodeen arabera pentsatzen dutela konturatu baino lehen.

Bestalde, anglo-australiar batek beste norbait "Zer dotore zauden gaur, alajaina!" esanez agurtzen badu, solaskidearen janzkera aipatzeaz gain, agian azpitik horrelakoren bat galdetzen ari da: "Esango al didazu nora/norengana zoazen?". Eta erantzuna zera izan liteke: "Nire jefearengana noa" edo "Gaur gauean festa bat dugu".

Asiako kultura askotan bi lagunek edo ezagunek kalean topo egiten dutenean, gelditu eta elkar agurtzen dute. Gero, hitz egiten geratzen dira; OSO lagunak badira luze jardungo dute, eta gutxi ezagutzen badira, berriz, laburki arituko zaizkigu. Ez litzateke batere egokia izango, "kaixo" bakarrik esan eta aurrera jarraitzea. Nahiz eta presa izan, ohitura onen arabera gelditu eta solaskidearen galderei errespetuz erantzun behar zaie.

Australian jendea ez da hain formala, eta horrelakoetan "Barkatu, baina presaka nabil" edota gelditu ere egin gabe "kaixo" bakarrik esatea onartuta dago. Etorkin txinatar batentzat, berriz, jarrera hori zakarra izateaz gain mingarria ere izan daiteke.

Jan ezazu, jan ezazu, jan ezazu!

Hona hemen askotan gertatzen den beste gaizki ulertzea. Bikote txinatar batek lagun australiarrak gonbidatzen ditu afaltzera. Gonbidatuak etxera sartzen direnean anfitrioiak beraiengana joan eta sofa seinalatuz zera esaten diete: "Eseri, eseri, eser zaitezte, mesedez". Gonbidatuek txintik esan gabe egiten dute agindutakoa, baina pixka bat harrituta geratzen dira. Gero jangelara joan eta etxekoandreak bazkaria mahaira ekartzen duenean senarrak, zotzak eskuan, horrela esaten die: "Jan, mesedez, jan ezazue, jan".

Gonbidatuek ohitura txinatarrak ezagutzen ez, eta ez dira eroso izaten. Horrek anfitrioiak are abegikorrago izatera bultzatzen ditu eta berriz esaten dute: "ea, jan ezazue ba, jan ezazue mesedez!". Australiarrak txinatarren jokabidea ohi ez bezalakoa izateaz gain autoritarioa ere badela pentsatzen hasten dira. Txinatarrak, berriz, nahastuta azalduko dira, ez baitute ulertuko beren lagunen begiramendua. Ez dira konturatzen "akats kultural" bat egiten ari direla.

Anfitrioi txinatarrek normalean "eseri nahi al duzu?" edota "mesedez, jan ezazu lasai, etxean bezala" esan beharrean, hitz zuzenagoak erabiltzen dituzte: "zuo, zuo, zuo" eta "ehi, ehi, ehi". "Jan" eta "Eser zaitez" hitzak errepikatzearen helbunua giro etxekoia eta lasaia sortzea da, gonbidatuak erosoago senti daitezen.

Bikote txinatar horrek ez zekien ingelesez itsusia dela helduei horrela hitz egitea. Hizkera hori normalean haur edota etxeko txakurrekin bakarrik erabiltzen da, agindua emateko. Abegikor eta eskuzabal izan nahi zuen bikote txinatarrak, baina beren formulak zuzenean itzultzean aurkakoa lortu zuten: gonbidatuak deseroso sentitu ziren.

Inoiz ez esan ezetz

Asiako kultura askotan opari bat jasotzen duenak beste hainbeste eginbehar dio eman dionari. Txinan, adibidez, opari bat jasotzen denean berehala antzeko balioa edo garrantzia duen zerbait ematen da. Bestela, pertsona honi gaizki geratzen da.

Eman eta hartze hori oso garrantzitsua da kultura txinatarrean: adiskidetasuna bultzatzen du, eta harmonia sortzen du etxekoen, senideen, lagunen eta kideen artean, elkarren arteko harremanak sendotuz. Inguru anglo-australiarrean, ordea, opari bat ematea eskerrak emateko edo atsegintasuna adierazteko era bat da. Oparia jasotzen duenak ez du derrigorrez ezer eman beharrik ordainetan. Horren ordez, aukera duenean, mesede bat egin diezaieke —etxez aldatzen direnean lagundu, edo, oporretan katua zaindu. Ohitura hauek ezagutzen ez dituztenez, etorkin txinatar asko mindu egiten dira lagun australiar batek oparia jasotzean "eskerrik asko" bakarrik esaten duenean, ordainetan ezen eskaini gabe.

Gonbidapen bati baiezkoa emateak edo uko egiteak ere arazoak sor ditzake. Txinan, lehen aipatu dugun bezala, norbaitek gonbidapen bat jasotzen duenean, antzeko zerbait eskaini behar du handik piskatera. Normalen onartu egiten da, baina beste konpromisoren bat izanez gero edo gonbidatzen duena ez bada oso gogoko, aitzakiaren bat bilatzen dute ez onartzeko. Aitzakiak maiz gezurrezkoak" izan arren anfitrioiak erraz onartzen ditu, badakielako ezetz esateko modu diplomatikoa eta elegantea dela, eta, garrantzitsuena, badakielako bide hori erabiltzea kulturalki onartuta dagoela.

Agian arlo honetan izaten dute Australian dauden etorkin txinatarrek kultur txokerik handiena. Beraientzat oso garrantzitsua da aurpegia salbatzea" (gei mian zi). Esaldi horrek esanahi desberdinak izan ditzake egoeraren arabera: bakoitzak bere duintasuna edo egoa babestea, bestearen duintasuna errespetatzea, bere sentimenduei minik ez egitea lo egoera larrian ez jartzea. Horregatik, txinatar batek gonbidapen bati uko egin behar onean, hestearen "aurpegia salbatzen" saiatuko da, eta beraz, ez du "ez" hitza erabiliko, beraientzat hitz hori ofentsiboa baita.

Hori dela-eta, zenbait txinatar bene-benetan haserretzen dira australiar batek gonbidapenari ezezko zuzena ematen dionean, adibidez, "Barkatu, baina gaur gauean irensgailua konpondu behar diat" edo antzeko gauzak esanez. Asiarrentzat erantzun hori itsusia, lotsagabea eta zakarra da. Kasu honetan ere, gaizki ulertzea ez da erabilitako hitzengatik sortu, esateko moduagatik baizik.

Hizkuntza kulturaren adierazgarri da. Etorkinentzat hizkuntza bera ikastea bezain garrantzitsua da kultura berri hori ondo ezagutzea. Gaur egun etorkinei zuzenduriko ikastaroek hizkuntza besterik ez dute irakasten. Hizkuntza eta kulturaren arteko lotura dinamikoa ulertzea ezinbestekoa da hizkuntza behar bezala ikasteko eta erabiltzeko.




 




C1
1994-06-30
  • Tian , Jia
16433365
3148