Dokuteka
Norvegian badago lana
Norvegian bizi den euskaldun batekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Kontu askori buruz hitz egin dute: eguraldiaz, jendearen izaeraz, familiaz, etab. Elkarrizketatuak aitortu du Norvegian ez dagoela langabezia handirik, eta lana aurkitzea ez dela hain zaila.
Nahi baduzu, gai honekin lotutako ataza bat egin dezakezu, audioaren ulermena lantzeko.
Kazetaria 1: Patxi Garmendiarekin gaude hizketan. Guri kanpoko berri jakitea asko gustatzen zaigu. Norvegian daramatza berak urteak. Hango eskola batean egiten du lan. Esan diguzu han 3 hizkuntza ikasten dituztela han eskoletan, emakumeak berdintasun-kontuetan aurreratuago ikusten dituzu han… Eta alkohola, adibidez, oso garestia da Norvegian?
Patxi Garmendia: Alkohola oso garestia da, bai.
K1: Zer da inpuestoak, zergak?
PG: Bai, zergak. Estatuak nahiko kontrol dauka. Normal alkohol fuertea ez da saltzen dendetan, estatuak dauka monopolioa, bere dendak dauzka, ardoa eta hortik gorako alkoholentzako. Zerbeza eta hori erosi daiteke dendan, baina ardoa eta hori ez. Esaten nuen bezala, txakolina eta aurki daiteke dendan; sagardoa oraindik ez.
K1: Eta handik hona izokina, salmoia?
PG: Salmoia. Pentsatzen dut baietz. Bigarren industria handiena esportaziokoa da Noruegan salmoia.
K1: Nolakoa da salmoia? Asko jaten da han salmoia?
PG: E, ba, bai, jaten da, asko. Bakailaoarekin batera, bakailaoa nahiko dezente jaten da. Beste modu batera jaten da: normalean ez da erreta jaten, egosita jaten da.
K1: Klima benetan gogorra da?
PG: Bueno, Noruega bera oso luzea da; esan dezagun, ia 2.500 kilometro luzera duela. Gu bizi garen inguruan, behean, ez da hain gogorra, baina 18 gradu zeropetik ez da hain arraroa. Eta goian, nortean, 40 gradu zeropetik, baita ere, ez da hain arraroa.
K1: Hotzari frente egiteko, beste kultura bat egongo da han ere, ez? Etxeak ondo isolatuta, adibidez…
PG: Bai, etxeak ondo isolatuta… Eta gero han esaten da… Han esaten da eguraldi txarrik ez dela, jantzi txarra izaten dela.
K1: A, bi, e? Eta han zer janzten duzue, ba? Zer arropa erabiltzen duzue?
PG: Bueno, artilea asko erabiltzen da. Artilea neguan… galtzontzilo luzeak, alkandora edo kamiseta bat manga luzekoa hori denek eramaten dute
K1: Gauak oso luzeak dira han?
PG: Bai, momentu honetan, ba, bai. Momentu honetan hiru eta erdietan ilunduta, eta goizeko zortzi eta erdiak bederatziak laurden gutxi arte.
K1: Egia da, orduan, jendea oso tristea dela horren eraginez?
PG: Neguan bai. Neguan notatzen duzu, gainera jendearen umorea…
K1: Eta hori antzematen da?
PG: Bai, antzematen da.
K2: Eta jendea hotza da, klimaren antzera?
PG: Ez. Nik nahiko sorpresa izan nuen: nik pentsatzen nuen jende serioa zela, umore gutxikoa eta hau dena, baina ez, ez da. Oso jende irekia eta umore oso handikoa. Nik neronek sorpresa handia hartu nuen horrekin. Adibidez, udan hainbeste eguzkiarekin, goizeko hiruretan, ja, argi eta gaueko hamaikak arte argi, ba, orduan beste giroa bat, beste berotasun bat izaten da. Bueno, han ez da hemen bezala, han etxean egiten da festa.
K1: Han asko etxean egiten da, festak etxean egiten dira.
PG: Bai, etxean.
K1: Eta oso edanzaleak dira? Asko edaten dute?
PG: Gehiegi, edaten dutenean.
K1: Bai, e? Guk baino gehiago?
PG: Bai, edaten hasten direnean, izaten da, pixka bat,ba, edan eta edan. Gauetan ateratzen den jendeak asko edaten du. Eta ez dira gelditzen, “bueno, nahikoa dut” edo holako zerbait, normalean tira egiten dute gehixeago.
K1: Familia, oso diferentea da? Euskal Herrian familia ezagutu dugun moduan, ze, orain den-dena aldatzen ari zaigu, baina…
PG: Bai, nik pentsatzen dut, pixka bat hotzagoa. Igual, hemen dagoen harreman ez dela horrenbeste mantentzen. Baita ere, Euskal Herria oso txikia da, familia gehienak nahiko inguruan bizi dira; baina han familiak nahiko banatuak egoten dira kilometro askorekin, eta orduan, gutxiago elkartzen dira. Hori bai.
K1: Baina, adibidez, seme edo alaba batek etxetik noiz alde egiten du?
PG: E, normalean, 18-19 urterekin alde egiten dute. Unibertsitatean hasten direnean, berak estatuak ematen du dirua estudianteentzako, berak dauka kaja bat, zuk ere dirua hartu dezakezuna estudiatzeko; orduan, gurasoek, berez, ez dute umeen edo seme-alaben estudioak ordaintzen.
K1: Beraz, gaztetan alde egiten dute etxetik.
PG: Bai, gaztetan.
K3: Eta behin unibertsitateko ikasketak bukatutakoan, bakoitzak bere kaxa segitzen du, ala normalean gurasoen etxera itzultzen dira?
PG: Bai, normalean, bai. Gainera, unibertsitatean hasten direnean, baita ere, ondoan lana aurkitzen dute… Eta gero, baita ere, laguntzak izaten dituzte estatu mailatik; nahiko laguntza izaten dira gazteentzako.
K1: Krisia antzematen da han?
PG: Oraindik ez. Esaten da aurten pixka bat sartzen hasiko dela, baina gehienbat, ba, egiten den produkzioa edo produktuak kanpoan saltzeko, igual gogorrago izango dela krisi mailagatik, baina guk ez daukagu krisirik Noruegan, egia esanda. Bueno, petrolioa daukagu, eta orduan…
K1: Asko dago lanik gabe. Gazte ez direnak ere bai, noski, baina gazte asko eta etorkizun garbirik gabe.
PG: Bueno, han langabezia % 3 da, 3,2. Han jendea behar dugu.
K1: Teknikoa.
PG: Espezializatu teknikoa, ingeniari teknikoak, horrelako jendea behar da.
K1: % 10etik gora gaude Euskal Herrian.
PG: Ba, bai. Baina nik esaten dudana, eta horretaz asko galdetu didate, ingelesarekin, ingeles onarekin eta espezializatu karrera batekin han lana bilatzeko aukera du.
