Ura, gatza eta errepideak

Erreportaje labur honetan neguko hotzaren kontuak dakartzate. Elurrak eta izotzak errepideak hartzen dituztenean  zer egin bideak ez ixteko? Gatza erabili.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Negua iristean, tenperatura jaitsi egiten da. Tenperatura hori zero gradu ingururaino iristen bada, orduan elurra edota izotza agertu daitezke, hori baita ur puruaren izozte-tenperatura, zero gradu. Ura hoztu ahala, ur-molekulak urtu eta txukun-txukun paketatzeko joera dute, zero graduan molekulak erabat ordenatuta eta paketatuta daude eta ezin dira mugitu ere egin. Horregatik, ura solidotu egiten da, izoztu.Baina gatzak egoera hori aldatzeko ahalmena dauka. Izan ere, ur gaziaren izozte-tenperatura ur puruarena baino baxuagoa da. Gatza gehitzean, gatzaren molekulak ur-molekulen artean sartzen dira. Bien arteko kontaktu horrek ur-molekulak desordenatzen ditu eta mugitzeko moduan uzten ditu berriz ere. Hau da, ur solidoa likido bihurtzen da. Horrela lortzen du gatzak izotza urtzea. Zenbat eta hotz handiagoa egin, orduan eta gatz gehiago behar da izotza urtzeko, baina tenperatura -20ºra jaisten bada, ahaztu gatza, izotza ez baita urtuko gatza-kamioikada botata ere. Oso jostagarria izan daiteke elurra eta izotza bera, baina baita gogaikarria ere gidarientzat eta oinezkoentzat. Haientzat gatza irtenbideetako bat izaten da.

Interesatzen zaizu



B1
2012-02-02
16357735
00:01:30
3178