Tele-lana indarra galtzen hasi da, coworking-a gorantz doan bitartean

Dirudienez, azken urteotan tele-lanak indarra galdu du coworking-aren mesedetan. Coworkinga da lokal bat partekatzea hainbat pertsonaren artean. Amsterdamen esaterako mota honetako 50 espazio sortu dira azken hiru urteotan, eta langile berrien %15ak Smart Work Centers izeneko tele-zentro horiek erabiltzen ditu. Funtzionarioen %8k lan egiten dute lokal horietan.

Coworking-ak tele-lanaren abantaila guztiak ditu, zeren azpiegiturak partekatuz joan-etorriak nahiz kostuak murrizten baitira, baina, horrez gain, erabiltzaileak ez daude etxean isolatuta eta esperientziak truka ditzakete sinergiak sortzeko. Oso erakargarriak dira autonomo gazteentzat (freelance) eta baita ere baliabide gutxi dituzten ekintzaile berrientzat.

Duela gutxi eginiko Global Coworking Survey azterlanak coworking-aren abantaila nagusiak aipatzen ditu:

- Inkestatuen %93k onartu du bere zirkulu soziala hazi egin dela.
- %86k adierazi du bere kontaktu profesionalen sarea hazi egin dela.
- %76k aitortu du bere produktibitatea hazi egin dela.
- %88k dio ez dagoela hain isolaturik.

Eredu holandarrari jarraituz, beste herrialde batzuek ere coworking espazioen sare bat jarri nahi dute martxan, bereziki landa eremuetan. Frantzian zehazki tamaina desberdinetako 5.000-10.000 zentro ireki nahi dituzte herrialde osoan. Korean eta Belgikan ere antzeko planak dituzte. Euskadin jada badauzkagu KZguneak eta horrek prozesua azkartuko du.

Horrelako lehenengo espazioetako bat Bizkaiko Gordexola herrian sortu zen, laurogeita hamarreko hamarkadan landa eremuko tele-zentro bat ireki zutenean. Orain dagoeneko hainbat coworking lokal daude Bilbon (Co.lab, Bilbao Freelance eta Bilbao Cowork), Donostian (Coworking Donosti) eta Iruñean (CocoWorking).


B1
2012-01-03
16356995
3332