Kerman mintzalagun bila. Kermanen kromoak
Kermanek zaletasun berria dauka: kromotan aritzea.
Egiturak:
- Jokatu, jolastu eta aritu bezalako aditzek zertan eskatzen dute: *kromotara jolastu / kromotan jolastu.
- Ari izan aditzak nor motako adizkiak hartzen ditu.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KERMAN: Aupa Leire!
LEIRE: Aupa Kerman!
KERMAN: Aspaldi ez nintzen Getariara etortzen! Zer moduz zabiltza?
LEIRE: Ba, betiko martxan... Berri handirik gabe. aizu! Zein kaxa polita! Zer daukazu barruan?
KERMAN: Kromoak! Atzo gure auzokoaren alabarekin kromotara aritu nintzen! Politak, ezta?
LEIRE: Politak dira, bai! baina, Nolatan gorde dituzu zuk denak ?
KERMAN: Ez ditut gorde! Lehen ere esan dizut. Atzo kromotara jokatu nuen eta irabazi egin nituen.Eta orain nireak dira.
LEIRE: baina denak kendu al dizkiozu?
KERMAN: Kendu? Ez ba! Ez al dakizu kromotara? Irabazten dituzunean, zuk zeuk gorde behar dituzu kromoak.
LEIRE: Baina Kerman, zenbat urte ditu auzokoaren alabak?
KERMAN: Sei. Baina aizu, kromotara egiten ez badaki, hor konpon! Bageneukan beste zerbaitetara aritzea! Ezkutaketan, adibidez!
LEIRE: Baina sei urteko umea da! Bueltatu egin behar dizkiozu!
KERMAN: Ez ba! Kromoak nireak dira, eta kito!
LEIRE: Kerman!!!!
AZALPENA
«KROMOTARA IBILI», «PANPINETARA JOLASTU», ETA «KARTETARA ARITU» EZ DIRA EGOKIAK EUSKARAZ. HORIEN ORDEZ, «KROMOTAN IBILI», «PANPINETAN JOLASTU» ETA « KARTETAN ARITU» ESANGO DUGU.
KERMAN: Ba, niri azkenaldian lan pila ematen ari didate bulegoan... Lanez gainezka nabil...
LEIRE: Ni ondo, betiko martxan...
KERMAN: Eta, gainera, autoak problema pila ematen ari dit.
LEIRE: Nik gehienetan garraio publikoa erabiltzen dut ... Arazorik gabe!...
KERMAN: Eta amak eta izeba Karmenek etengabe deika ari didate telefonoz.
LEIRE: Nire gurasoak, oso independenteak dira.
KERMAN: Leire, ez daukazu gauza handirik kontatzeko!
LEIRE: Esan dizut lehen ere. Zaharrak berri!!!
KERMAN: Ba, zer kontatu ez badaukazu, beste egitekoren bat bilatu beharko dugu...
LEIRE: Esan zuk ba!
KERMAN: Arituko al gara kromotan?
LEIRE: Sentitzen dut baina, ez dakit kromotan jolasten...
KERMAN: Nik ere ez nekien. Baina oso erraza da. Atzo bizilagunak irabazten ari zidan...Eta azkenean nik irabazi nuen!
LEIRE: Ez dakit ba... Gainera ez daukat kromorik!
KERMAN: Lasai, nire kromo erdiak utziko dizkizut!!! Leire, sekulako eskaintza egiten ari dizut... Ezin diozu uko egin... Kar, kar...
LEIRE: Tira, ondo da... Atera kromo horiek!
KERMAN: Goazen!!!!
AZALPENA
Gogoratu, «ari izan» aditzarekin «nor» motako aditz laguntzaileak erabiliko ditugula. Horrenbestez, «kromotan ari gara» edota «autoa problema pila ematen ari zait» esango dugu. «Kromotan ari dugu» eta «autoak problema pila ematen ari dit», aldiz, baztertu egingo ditugu.
KERMAN: Leire, barkatuko didazu baina... Gezurretan aritu zara?
LEIRE: Ni, gezurretan? Zergatik?
KERMAN: Iruditzen zait zuk badakizula kromotan jolasten... Izan ere, irabazten ari zatzaizkit! Kromo gehienak galdu ditut!
LEIRE: Hori izango da esku ona daukadalako! Nik egia esan dizut. Nik ez nekien kromotan jolasten.
KERMAN: Ba orduan argi dago. Tranpa egiten ari zara! Iruzurgile halakoa!!!
LEIRE: Ni iruzurgilea? Ni ez naiz ari tranpa egiten! Hori da zuk ez dakizula galtzen.
KERMAN: Ez dakidala galtzen???? Kontua da irabazten ohituta nagoela...Futbolean jokatzen dudanean, musean aritzen naizenean, kromotan jolasten naizenean... Beti irabazten dut... Zer egingo dut ba joko guztietan trebea banaiz?
LEIRE: Trebea??? Mesedez... Erraza izango ez da ba sei urteko neska gaixo bati irabaztea...
KERMAN: Neska gaixoa? Nabaria da ez duzula ezagutzen...Ikusi beharko zenuke Gabonetan bingoan jokatzen dugunean... Kleptomano hutsa da hura...
LEIRE: Tira, partida amaituta! Ni irabazle!
KERMAN: Ondo da. Zuretzat puxtarria. Baina emazkidazu kromoak.
LEIRE: ez, ez! Nik irabazi dut . Niretzat dira kromoak.
KERMAN: Baina hasierako kromoak nik utzi dizkizut... Horiek nireak dira. Ez dituzu zuk irabazi, nik "utzi" dizkizut!
LEIRE: Nik irabazi dut Kromoak niretzat !
KERMAN: Leire, Leire, bueltatu nire kromoak!
AZALPENA
Kromotan aritu da gaurko saioan Kerman. Lehen zatian, ikusi dugu, «jokatu», «jolastu», «aritu» eta halako aditzek «zertan» galderari erantzuten diotela. Hala, «futbolean jokatu», «ezkutaketan jolastu» edota «musean aritu» dira forma egokiak. «Futbolera jokatu», «ezkutaketara jolastu», «musera aritu» eta tankerakoak saihesten saiatuko gara.
Bestalde, «ari izan» aditzak «nor» motako adizkiak hartzen dituela gogorarazi dizuegu. Hortaz, «tranpak egiten ari zara» edota «deika ari zaizkit» esango dugu. «Tranpak egiten ari duzu», «deika ari didate» eta tankerakoak alde batera utziko ditugu.
Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu
2011-05-27
16351284
00:05:38
7759