Hemen da kukua!

Martxoaren 21ean hasten da ofizialki udaberria, baina askok uste dutenez, kukuak iragartzen du urtaro honen hasiera.

Elkarrizketa honetan, Mikel Etxaniz ornitologoak kukuaren ohitura eta ezaugarriei buruzko hainbat kontu interesgarri kontatuko dizkigu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria- Iritsiko ote da udaberriarekin kukua? Iritsi al da, Mikel Etxaniz jauna? Arratsalde on.
Mikel- Bai arratsalde on. Bai, iritsi da, bai gainera orain dela ja hilabete luzea horrela, etorri zirela lehendabizikoak.
E- Eta gu enteratu gabe. Eguraldiak badu eraginik kukuaren joan-etorri horietan?
M- Izango du, seguru, seguru baietz, ez dakit oso ondo nola, baina bueno, eguraldi txarrak ziur aski ba bere influentzia (eragina) jokatuko (izango) du eta …
E- Txingudin, Plaiaundiko Interpretazio Zentroko ornitologoa zara zu, hor bertan entzun duzue kukurik?
M- Hemen ez hainbeste.
E- Hor ez.
M- Kukua mendian gehiago, hemen e … itsasaldean ez dira hainbeste entzuten.
E- Gutxi gorabehera, ze datatan iristen da?
M- Normalean, ba …, hori apirilean hasieran da normala, batzuetan e, aurreratzen bada martxoaren bukaeran, bueno, hasten dira ja entzuten. Normalean hori apirilean, hasieran.
E- Ze bizimodu egiten du kukuak? Ze urtero, urtero hitz egiten dugu kukuaz eta gero,… gero apenas dakigun ezer kukuaz.
M- Bai gainera, oso zaila … bueno, oso hegazti misteriotsua da, badakizu bada, bueno ezaguna bai, denok ezagutzen dugu, gehienek bere kantuagatik ez? Eta horregatik etortzen da bere izen onomatopeiko izen hori ez? Kuko …
E- Kuku.
M- Hizkuntza denetan badakizu cuco esaten dela, ez? E.. frantsesez baita ere coucou, ingelesez baita ere cuckoo, e… erdaraz, katalanez eta denetan cuco esaten dute, ez? Baina bueno gauza asko ez dira, ez dira ezagutzen bere biologiari buruz. Ez dakit adibidez, ba sexu-harremanak arrak eta emeen artean, ez dira ondo ezagutzen oraindik. Uste dute zientifikoek ar bakoitza eme askorekin ibiltzen dela, eta alderantziz baita ere, ez? Eme bakoitza ibiltzen dela, bueno, aukeratzen dituela ar …
E- Bat baino gehiago.
M- Bat baino gehiago hori da bai. Eta gero bueno ezagunena da, badakizue ez duela habia egiten baizik eta bere arrautzak beste habietan uzten dituztela, ez? Eta horretarako, gainera, bueno, maestro bat dela ez? Ze ba, emeek badakite arrautzak, bueno beste espezien bezalakoak jartzen, ez? Antzekoak dira, orduan e…  bueno hemendik gehienak ikusi dut txepetxa eta txantxangorriren habietan, eta arrautzak berdin-berdinak dira, ez dira desberdintzen. Orduan, e, txantxangorriak ez daki zer gertatu den eta bere semea bezala ibiltzen da, ez, kukuarekin.
E- Hori beti kontatzen da eta hori egia da, jakina.
M- Egia da, bai, noski baietz, bai, bai.
E- Eta txantxangorriak ez du ikasten? Urteak joan eta urteak etorri?
M- Bueno, badira ikerketak horri buruz eta esaten dute ba, bueno, toki batzuetan edo ja urte asko pasaz gero, espezie batzuek ikasten dutela, ez? E … ezberdintzen, bueno ze arrautzak diren bereak eta zein diren kukuarenak, baina oso zaila da, klaro (jakina), nahiko zaila da , oso ondo…, imitazioa oso ona da.
E- Ondo engainatzen ditu.
M- Bai oso engainadore onak dira bai.
E- A, a, zenbat bizitzen dira?
M- Ba hori ez dakit, ez dakit zenbat urte biziko den kuku bat, egia, ez dakit. Suposatzen dut, ba ez dakit, e …bost urte, zortzi urte.
E- Bost, zortzi, nondik etortzen diren?
M- Bueno, pasatzen dute negua Afrikan, gainera e … bueno, hegoaldean, pasatzen dute Sahara esan nahi dut, ze trans-saharianoak esaten den bezala, e … ba, Afrika tropikalean, eta hona etortzen dira udaran ba bueno, ba hori, apiriletik aurrera eta egoten dira gurekin e… , azkenekoak ikusten dira irailean edo horrela, ja bueltatzen dira Afrikara.
E- Berriro beroa dagoen tokira.
M- Bai.
E- Mmm, ze kuriosoa kukua. Eta zergatik egiten duen kuku hori?
M- Ba ez dakit ezta ere, baina bueno, egia da e … kantua oso “penetrantea” (sarkorra) dela, ez dakit nola esan ez?
E- Oso deigarria behintzat, ez?
M- Oso deigarria bai, hori da, mendian oso ondo entzuten da eta oso urrutitik baita ere, orduan oso efektiboa da kantu bezala.
E- Bai, bueno badakizu gero esaerak zer esaten duen, “sakelean dirua izanez gero, urte guztirako aberastasuna izango duzula” edo? Zuk bazeneraman xentimorik, sakelean, entzun zenuenean?
M- Bai hori esaten dute ez, dakit egia edo gezurra den, baina bueno suposatzen dut halako esaerak tradizionalak direla eta egia txiki bat behintzat izango dela hor barruan ez?
E- Zati txiki bat izango dutela. Zuk bazeneraman dirua entzun zenuen lehendabiziko aldi horretan?
M- Ez naiz oroitzen, egia esan.
E- Beraz ez zenion inportantzia (garrantzi) handirik eman?
M- Ez, gainera, nik uste dut horrelako gauzak jaio direla beste sozietate (gizarte) batean, e… ez dakit e… , nekazaritzaren sozietateetan (gizarteetan) eta segur aski ez zen esango hasieran dirua, baizik eta igual beste gauzak, ez? Ez dakit izango ziren haziak edo … ez dakit e…
E- Bai beste aberastasun mota bat.
M- Hori da, ez? Eta...gaur egun ari gara begiratzen beste, bueno beste sinboloa ez? Dirua, gure dirua.
E Oso ondo, Mikel, ba, estimatuta dago eta arratsalde ona izan dezazula Txingudin,
M- Bale, eskerrik asko.
 

B2
2014-03-25
16343290
00:05:04
6954