Luis Buñuel

Gaurko egunez hil zen 1983an Luis Buñuel zinema-zuzendaria.

Irudiz eta testu txikiz eginiko biografia honek Luis Buñuel errealizadorearen berri emango digu.

3. zinta / 01.18.21


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mende hasierako film- eta zine-zuzendari ugari aipatu ditugu dokumentalean, horien artean Luis Buñuel. Aragoikoa, abangoardista izan zen oso, bai bere pelikuletan bai bere bizitzan ere. Haren lanari gorazarre egin nahian, ondoko bideo-klipa osatu dugu. Horren ostean, Bilboko Karmelo ikastolako lagunek bidali diguten fikziozko istorio beldurgarri bat ikusteko parada izango duzue.

 

Luis Buñuel

1900-1983

 

Luis Buñuel Calanda-n jaio zen, Teruelen, 1900ean.

Ingeniaritza, Natur Zientziak eta Filosofia ikasi zituen.

Lorca, Dali, Unamuno, Alberti eta garaiko beste artista askorekin egin zuen lan.

"El perro andaluz", 17 minutuko laburmetraia mutua, izpiritu surrealistaren manifestua.

Jeanne Rucar-ekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten.

Buñuelen ikuspegi kritiko gordina agerikoa da bere lan guztietan.

1945ean Hollywoodera joan zen, eta urtebete beranduago, Mexikora.

Oscar saria irabazi zuen 1972an "El discreto encanto de la burguesía" filmarekin.

Surrealismotik aldenduta, "Viridiana", "La ilusión viaja en tranvía", "Tristana" eta beste pelikula asko egin zituen.

Emakumeen izterrek eta bernek txoratuta zuten Buñuel.

"Ese oscuro objeto del deseo", Buñuelen azken lana.

1983an hil zen, Mexiko D.F.n.

 

 

 

Interesatzen zaizu



B1
2000-06-09
16341001
0:03:30
1493