Irrati txapelketa

Zenbait jendek irratira deituko du lehiaketan parte hartzeko.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Aurkezleak: Hemen Paradisu Irratia zuekin! Egun on, jaun-andreok! Egun on, entzule maiteok!  Hemen gara berriro gure ”Non bizi dira famatuak? Txapelketarekin. Erantzunak emateko deitu telefono honetara: 224565. 
Galdera hau da: Non bizi da Felipe Gonzalez? Eta erantzuna: Madrilen bizi da. Ulertu duzue? Hasi egingo gara. 
Ea ba: Non bizi da Koldo Mitxelena?
(Ringgg!)
Bai esan?
A: Gasteizen bizi da.
Aurkezleak: Oso ondo. Gasteizen bizi da. Bost mila pezeta zuretzat. Nor zara zu?
A: Maria Encarnacion Rodriguez Agirre.
Aurkezleak: Non bizi zara?
A: Donostian, Madrid Hiribidean, 15, 5.ean ezkerretan.
Aurkezleak: Eskerrik asko, Maria Encarnacion.Orain bigarren galdera: Zein probintziatan bizi da Oteiza eskultorea?
(Ringgg!) Bai?
B: Gipuzkoan bizi da. 
Aurkezleak: Ez, ez da Gipuzkoan bizi.
(Ringgg!)
C:Nafarroan?
Aurkezleak: Oso ongi! Nafarroan bizi da. Nor zara zu? Izena, mesedez.
C: Bai, Matilde Bizente.
Aurkezleak: Helbidea?
C: San Martin kalean bizi naiz 31, 5.ean eskuinetan, Donostian. Oso ondo! Eta orain azkeneko galdera. Oso erraza da. Iribar zein hiritan bizi da?
(Ringgg!)
Bai?
D: Bilbon bizi da. 
Oso ongi! Beste 5.000 pezeta. Izena?
D: Maria Felicitas Perez Perez.
Aurkezleak: Non bizi zara?
D: Nafarroa Hiribidean 24, 5.ean Ezkerretan, Donostian.
Aurkezleak: Eskerrik asko, Maria Felicitas. Eta hemen bukatzen da “Non bizi dira famatuak? gure irratsaioa.
A1
1984-10-22
16292582
01:51
4061