Udazkenari kanta

Benito Lertxundiren Udazken koloretan izeneko kantaren bideo-klipa.

9. zinta /00.28.58


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Udazken koloretan

Landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk
udazken koloretan
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?...
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.

 

C1
1999-05-22
  • Lertxundi , Benito
16284531
0:03:20
2903