Benetako izarrak jatorrenak dira

Urko Sevilla antiguatarrak 800 autografo bildu ditu Zinemaldian. Bere burua ospetsuekin erretratatzeaz gain, autografoak lortzen "profesionala" da. Besteak beste, Anthony Hopkins, Angelica Huston, Salma Hayek eta Paco Rabalen sinadurak ditu.

Erika Erkizia.

 

Nola moldatzen zara autografoak lortzeko?

Hasieran ez dakizu nota moldatu, baina denborarekin ikasi egiten da. Maria Cristina hotel atarian eta Kursaalean denbora asko pasatzen dut. Hala ere, sinadurak lortzeko, Zinemaldian lanean ari diren kazetariekin hitz egiten dut, eta beraien bitartez, izarrak noiz agertuko diren jakiten dut. Erraza da aktoreak aireportutik edo estreinu batetik datozenean harrapatzea.

 

Zein da sinadurak lortzeko ordurik onena?

Ordurik txarrena arratsaldea da. Gainera, asteburuan zaila da jendea harrapatzea. Onena goizez ibiltzea da, baina tamalez, ni goizez eskolan izaten naiz. Askotan piperra egin izan dut Zinemaldira joateko. Ondoren, telebistan azaldu, eta irakasteek harrapatu egin izan naute.

 

Merezi ahal du famatuaren zain orduak eta orduak emateak?

Bai, baina asko gustatu behar zaizu hau guztia. Gainera, gezurra dirudien arren, asko ikasi dut zine maz.

 

Zein da zure autograforik preziatuena?

Preziatuenetakoa Anthony Hopkinsena da, oso zaila izango baita berriz ere hirira etortzea. Bestalde Alfred Hitchcock da gustukoen dudan zuzendaria eta duela bi urte bere ilehori haietako bi etorri ziren. Tippi Hedren, bestalde, Antonio Banderas eta Melanie Griffithekin etorri zen. Guztien sinadurak ditut.

 

Antonio Banderasek ezagutu egin omen zintuen.

Bai. Lehendabizi The mask of zorro filma ekarri zuen. Hurrengo urtean, berriz, Crazy in Alabama. Azken hori estreinatzera etorri zenean, bigarrenez, bere sinadura lortu nuen. Gau batez, Melanirekin bere filma ikustera zihoala, jendeari eskua ematen hasi zen. Halako batean niri begira geratu eta, nik zu ezagutzen zaitut, esan zidan. Hitzik gabe gelditu nintzen. Egia esan, oso bikote jatorra da.

 

Beste bitxikeriarik?

Duela hainbat urte, Angelica Huston etorri zenean, gugana hurbildu zen. Oso ondo portatu zen. Hori dela eta, arrosa sorta bidali genion guztion artean. Joan aurretik, guk oparitutako lore sortarekin eta beste bi gehiagorekin irten zen Maria Cristinatik. Arrosak asko gustatu zitzaizkiola esan zigun. Normalean benetako izarrak jatorrenak dira.

 


Interesatzen zaizu



B1
2001-09-20
  • Erzkizia , Erika
16284241
2561