%26 jaitsi dira HIESaren kasuak Euskadin

%26 jaitsi da, baina gora egin dute gizon homosexualen kasuek. Aurrerapen zientifikoei esker, bizi-kalitatea hobetu dute birusa dutenek, baina diskriminazioa jasan behar dute, oraindik ere.

Horri aurre egitea da aurtengo helburua.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ane Miren de la Hoz esataria.- Ehuneko hogeita sei jaitsi dira HIES kasuak Euskadin 2009tik 2014ra. Infekzio berrien kopuruak ere behera egin du. Iaz izan ziren infekzioen ia erdiak harreman homosexualetan gertatu ziren. Ehuneko berrogeita zazpik beranduegi jakin zuten, gainera.
Gizonekin harreman sexualak dituzten gizonen infekzioak dira profesionalak kezkatzen dituztenak. Azken urteetan asko gehitu dira.
HIESaren argazkiak eta gaixoen bizi-kalitateak nabarmen egin du hobera, baina ez hainbeste. Gizarteak ehuneko hogeita bost deseroso biziko litzateke GIBa duen pertsona batekin eta erdiek baino gehiagok ez lukete seme-alaben ikastetxean nahi.
Jon Darpón, osasun sailburua.- Ez da iraganeko kontua, egungoa baizik. Gaixotasun bezala, noski, baina baita gizartearen baitan errotuta jarraitzen duen diskriminaziorako joeragatik ere.
Ane Miren de la Hoz esataria.- HIESaren aurkako Mundu Egunaren aurrean, mezua argia da: hobera egin bada ere, HIESa ez da atzoko kontua eta prebentzioa da sendagairik onena.


 

B2
2015-12-01
16272289
01:19
3514