Nolako izozkia, halako izaera

Zein izozki eskatzen duzu normalean? Txokolatezkoa? Kalimotxo-zaporekoa? Gaztea Irratian zaporeak eta izaerak izan dituzte hizpide.

Tonu umoretsuan, nolako izozkiak halako izaera adierazten duela baieztatu dute.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA MUTILA 1 . Hasiko gara frutekin, frutekin, bale?

ESATARIA MUTILA 2  . Benga, bale.

ESATARIA MUTILA 1 . Eta fruten talde horretan bi azpitalde ere bai, batzuk mikatzak eta besteak gozoak. Orduan, mikatzetan badauzkagu adibidez limoia, ….

ESATARIA NESKA . Bai.

ESATARIA MUTILA 1 . … mandarina, ….

ESATARIA NESKA . Mandarina!

ESATARIA MUTILA 1 . … piña, mahatsa eta e... inguru horretako zaporeak.

ESATARIA NESKA . Bai.

ESATARIA MUTILA 1 . Hauek normalean, hauek eskatzen, zapore hauek eskatzen dituztenak izaten dira oso pertsona sensibleak ….

ESATARIA NESKA . A bai.

ESATARIA MUTILA 1 . … eta bizitzaren gordintasun horri aurre egiteko zailtasunak izaten dituztenak eta ondorioz, ba, kontrapuntua  helatuetan bilatzen dituzte, …..

ESATARIA NESKA.- A, beitu!

ESATARIA NESKA 2. A, bale.

ESATARIA MUTILA 1 . … bilatzen dute. Hau da, zu baldin bazara ja triste era batekoa, ba, bueno, jarri limoi pixka bat edo mandarina pixka bat.

ESATARIA NESKA . Mesedez!

ESATARIA MUTILA 1 . Fruta gozoak?  Kokoa, banana, ba hauek e...  , alderantziz berez ja nahiko mikatzak badira eta pixka bat euren burua gozatu nahian ba ….

ESATARIA NESKA. Bale.

ESATARIA MUTILA 2  . Beraz, fruta-helatuak izaten dira pixka bat zure pertsonalitatea kontrastean edo jartzeko.

ESATARIA MUTILA 1 . Hori da, konpentsatzeko.

ESATARIA NESKA . Kontrapuntua.

ESATARIA NESKA 2 . Bale.

ESATARIA MUTILA 1 . Gero badira beste zapore batzuk e... exotikoagoak, bada, adibidez ….

ESATARIA NESKA . A! mango eta horiek.

ESATARIA MUTILA 1 . …. menta, mango, kiwi, pitufo …

ESATARIA NESKA . After eight

ESATARIA MUTILA 2  . Pitufo!

ESATARIA NESKA . Pitufo, jeje.

ESATARIA MUTILA 1 . …. marakuia, por cierto, aurrekoan, aurrekoan ….

ESATARIA NESKA 2 . Bai, cookies.

ESATARIA MUTILA 1 . …. Leire Arrojeria gure lankideak esan zigun bere lagun bat Zarautzen helatu-denda batean lanean ari dela, eta joaten zaizkiola egunero, egunero amak eta amonak esanez ….

ESATARIA MUTILA 2  . Gurasoak, bai.

ESATARIA NESKA . Pitufo!

ESATARIA MUTILA 1 . …. umea kaka urdina egiten ari dela eta.

ESATARIA MUTILA 2  . Arrrrrr!

ESATARIA MUTILA 1 . Benetan, e? Ze dirudienez kolorante  asko …..

ESATARIA NESKA . Klaro, klaro, klaro.

ESATARIA NESKA 2 . Klaro, klaro.

ESATARIA MUTILA 1 . Baina ez da hori bakarrik, ze …..

ESATARIA MUTILA 2  . Pottoki ?????

ESATARIA MUTILA 1 . …. Pitufoa ere exotikoa izan da, ba hauek dira pixka bat bizitzan arrisku asko hartzen dituzten pertsonentzat.

ESATARIA NESKA . A bai?

ESATARIA NESKA 2 . A bai?

ESATARIA MUTILA 1 . Bai, ba begira, batzuk gainera marakuia helatua nik ikusi dut kukurutxoan ez, terrinan!

ESATARIA NESKA . Terrinan!

ESATARIA MUTILA 1 . Hori ja extremoa da. Eta, eta eta ja muga-mugan dabiltzan beste batzuk, tarrinan hartu eta gainera …..

ESATARIA NESKA . Al beso!

ESATARIA MUTILA 1 . … txokolatezko pipitak bota.

ESATARIA NESKA . Hori da, txiribitak, je je je.

ESATARIA MUTILA 1 . Zer da?

ESATARIA NESKA  . Pinportak, ezta, Jon?

ESATARIA NESKA . Txiribitak, bai pinportak.

ESATARIA MUTILA 1 . Beraz, nahiko bizimodu “extrem”.

ESATARIA NESKA . Bale, bale.

ESATARIA NESKA 2 . Bale, bale.

ESATARIA MUTILA 1 . Beste bat, portugesa, hau ezagutzen  zenuten, zapore hau?

ESATARIA NESKA . Ez.

ESATARIA MUTILA 1 . Hau da fruitu lehorrekin eta egindako, ba bueno almendra tankerako zerbait …

ESATARIA NESKA . A, a!

ESATARIA MUTILA 1 . … eta hau jaten duen jendeaz esaten da, ba artistak izaten direla, …

ESATARIA MUTILA 2 . “Yo lo sabia”.

ESATARIA MUTILA 1 . … intelektualak, gero e …

ESATARIA NESKA . A, begira!

ESATARIA MUTILA 1 . … Portugalen Erasmusa egin dutenez ere, gauza bera esaten da.

ESATARIA NESKA . Je, je.

ESATARIA NESKA 2 . Amigo! Bale, ez zara oso urruti ibiliko.

ESATARIA NESKA . Hor ere orduan hurrak sartzen dira, ezta?

ESATARIA MUTILA 1 . Hori da.

ESATARIA MUTILA 2 . Eta Amaiaren avella..,

ESATARIA MUTILA 1 . Hori da, hurrak ezta? “avellanak”

ESATARIA MUTILA 2 . Begira, Amaia ze gustura, bera ere talde horretara.

ESATARIA MUTILA 1 . Klasiko bat, beste klasiko bat, jogurt-helatua.

ESATARIA NESKA . A bai.

ESATARIA MUTILA 1 . Zuek ere hemen hau jatekoak zarete?

ESATARIA NESKA . Ez, ez hotz ez bero da hori.

ESATARIA MUTILA 1 . Ba hauek dira nahiko eskasak, …

ESATARIA NESKA . Bai?

ESATARIA MUTILA 1 . … petralak, jeloskorrak, eta petralarena bereziki nabaria da badakizu zergatik? Zu joaten zara  jatetxe batera, mm fenomeno bazkaldu eta halako batean etortzen zaizu ba zerbitzaria postrea eskaintzera.

ESATARIA NESKA . Bai.

ESATARIA MUTILA 1 . Eta badaukazu “copa de la casa”, petit sous-a, Contessa, e gazta-tarta, mamia, arroz-esnea eta jogurta.

ESATARIA MUTILA 2 . “Milhojas”

(EZ DAKIT NORK). Nik jogurta.

ESATARIA NESKA . O sea.

ESATARIA MUTILA 1. Hombre! jogurta? e surtido edo aukera horren artean jogurta aukeratzea edo helatua jogurtezkoa.

ESATARIA NESKA . Jogurtezkoa hartzea.

ESATARIA MUTILA 2. Nik ia beti hartzen dut, e?

ESATARIA MUTILA 1. Ba, Julen...

ESATARIA NESKA . Nire amak ere bai, bai.

ESATARIA MUTILA 2. Ez dena, ez bola guztia jogurtezkoa baina bai, behintzat erdi bat.

ESATARIA MUTILA 1. Baina zera...

ESATARIA MUTILA 2. Bale, bale ba bueno.

ESATARIA NESKA . Ba zara sosoa a tope.

ESATARIA MUTILA 2. Ba benga.

ESATARIA MUTILA 1. Jatetxean izandako jarrera hori gero ere nabaritzen da. Txokolatea, eta hau Garmenek esan du.

ESATARIA MUTILA 2.  Garmen.

ESATARIA NESKA . Baina mikatza, beltz-beltza.

ESATARIA MUTILA 1. Oso jende sexuala …

ESATARIA NESKA . Apa! O!

ESATARIA MUTILA 1. … bizio handikoa izaten dira.

ESATARIA NESKA 2 . Klaro, hori bagenekien ez, Garmen?

ESATARIA NESKA . A, bueno. Je, je, je

ESATARIA MUTILA 1. Eta ja honi ere, txokolatezko helatuari txokolate pinportak gehitzen dizkiona ja da…

ESATARIA NESKA . Jo bueno! A bai? Hori ja ….

ESATARIA NESKA 2 . Metatxokolatekoa.

ESATARIA NESKA . Hori ja ostiraletan bakarrik, e?

ESATARIA MUTILA 1. Hori da, Pepsi Cola eta txokolatezko helatua. Eta bukatzeko, bueno aurretik e... kalimotxozko helatua jaten duena hori ja bilbotarra da, eta ja eta ez dago besterik, bueno Kalimotxoa edo txipiroiak.

ESATARIA NESKA . Aiba!

ESATARIA MUTILA 1. Txipiroi helatua, txipiroi-helatua ere badaukate.

ESATARIA NESKA . Bale.

ESATARIA MUTILA 1. Eta bukatzeko, granizado delakoa...

ESATARIA NESKA . Ai, ze ona!

ESATARIA MUTILA 1. Hau da ez helatu, ez polo, e bi e kontuen arteko nahasketa bat …

ESATARIA NESKA . Hau gustatzen zait niri.

ESATARIA MUTILA 1. … izaten dira, hauek ere izaten direla nahiko bipolarrak.

ESATARIA NESKA . Ai, begira!

ESATARIA MUTILA 1. Ze batzuk momentuan ikusten duzu ba ze tipo ausarta baina gero aldi berean oso koldarra izan liteke, …

ESATARIA NESKA . Bai.

ESATARIA MUTILA 1. … eta, eta hauxe da nire sailkapena.
 

B2
2015-08-26
16270164
03:59
3891