Dolores Ibarruri, "Pasionaria"

1895eko abenduaren 9an jaio eta 1989ko azaroaren 12an hil zen Madrilen Dolores Ibarruri, Pasionaria. Bizkaitar politikariaren biografia laburra ikus-entzungo duzu bideo labur honetan.

Espainiako Alderdi Komunistaren buru izan zen Dolores Ibarruri.
 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

“Pasionaria” ezizenez ezaguna, Gallartan jaio zen 1895eko abenduaren 9an. Espainiako Alderdi Komunistaren burua izan zen eta Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean politikari nabarmenetakoa. Bere diskurtso eta esaldi sutsuak oso ezagunak ziren, “No pasarán” eslogan famatua, adibidez.
Gerra Zibilaren ostean Sobiet Batasunean erbesteratu zen eta ez zen itzuli 1977ra arte.
 

A2
2015-05-13
16268745
0:42
5155