Kafea eta ura (A1B06)

Atseden bat hartzeko, kafe-makinara hurbildu dira gure protagonistak. Amaia harrituta dago Josuk kafearen ordez ura eskatu duelako.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JOSU.— Azkenean, atseden pixka bat. Arratsalde osoa ikasi eta ikasi ari gara.

AMAIA.— Bai, zera! Orain ordu-erdi etorri gara eta!

AMAIA.— Zer hartu nahi duzu?

JOSU.— Ur pixka bat.

AMAIA.— Ura, zuk?

JOSU.— Bai. Gaizki, ala?

AMAIA.— Ez, gizona, baina harritu egin naiz.

JOSU.— Ura oso ona da, gorputzak asko eskertzen du ura edatea.

AMAIA.— Bai! Eta parrandan ere ura edango duzu beti, seguru!

JOSU.— Parrandan ez, baina bestela? Askotan.

AMAIA.— Tori, hemen duzu ura. Baina makinakoa ez edan, edan iturrikoa. Alde ederra dago!

JOSU.— Bai, baina etxean iturriko ura oso txarra daukagu. Makinakoa edaten ohitu naiz.

AMAIA.— Baina ur hau oso garbia da, gehiegi. Iturriko ura edaten badugu, askoz hobeto sentituko gara, naturala da.

JOSU.— Ez da hainbesterako izango.

 

JOSU.— Azukrea jartzen diozu kafeari?

AMAIA.— Bai, pixka bat, baina gutxi. Bestela, oso gozoa ateratzen da.

JOSU.— Bai. Nik makinako kafea hartzen badut, beti azukrerik gabe.

 

JOSU.- Amaia, noiz arte geratuko gara liburutegian?

AMAIA.— Nahi baduzu, zortziak arte. Josu, lan asko daukagu egiteko eta atzeratuta gabiltza.

JOSU.— Bai, baina egunero ez gara horrela ibiliko, ezta?

AMAIA.— Josu, lan pila bat daukagu egiteko.

JOSU.— Bai, baina gaur zure apunteen kopiak egitera ere etorri gara.

AMAIA.— Bai, baina orain liburutegian gaude, eta aukera ona da liburuak kontsultatzeko.

JOSU.— Hala izango da, bai.

AMAIA.— Bueno, goazen, jarraitu egin behar dugu.

JOSU.— Bai, mari-maistra!

Interesatzen zaizu



A1
2015-03-06
16266787
00:02:00
2641