Etxola trukean

Iratiko artzain batek iragarki bat jarri du, San Ferminetarako bere etxola Iruñeko etxe batekin trukatu nahi du.

Kazetari bat Iratira joan da etxola nola dagoen ikustera. Etxola hartzeko baldintzak aipatuko ditu bideoan.

 

3. zinta / 02.47.00


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Andoni Aizpuru.- Egongo da hori lortzea… bueno, ospakizunetan bai xanpaina edaten dela, ezta? Eta batez ere San Ferminetan, Iruñea aldean.
Begira orain egun batzuk ze iragarki etorri zen Euskaldunon Egunkarian. “Iratiko artzain batek truka lezake bere mendiko etxola Iruñeko etxola batekin San Ferminetarako. Eta hor behean, telefonoa ipintzen zuen.
Eta guk esan genuen, hau egia ote da? Ba bai, Pettan du izena artzainak, Iratin du etxola eta bisita gure Lordik egin zion.
Lordi Saralegi.- Gu San Ferminetara aurreratu egin gara, e?
Pettan Irola.- Bai.
Lordi Saralegi.- Bueno, ez gaude Iruñean, baina zera etorri gara, Irati aldera, normalean, bueno, ez dakit, betiere horrelako laino itxia egongo den, baina hau askoz ere politagoa izango da, ez? paraje hau.
Pettan Irola.- Bai, bai, askozez… gertatzen da lainoa izatea beheran askoz denbora ederra, halere, eta bistan dena, denbora ederrarekin oso politagoa dela. Baina lainoak ere ikustea ez da txarra, zeren jendeak beti esaten du paradisua dela hemen eta noski paradisua denean denbora ederra da eta horrelakoarekin ere badu bere ikusgarria, nahiz eta mugatua.
Lordi Saralegi.- Hori da, batzuentzako igual Iruñea infernua izango da, ez? horrenbeste alkohol, eta horrenbeste ba gehiegikeria eta bueno, ba, horrelakoak gustuko ez dituena hona etorri daiteke, paradisura…
Pettan Irola.- Beste mundu bat hemen, e?
Lordi Saralegi.- Hori da. Eta zerorrek zer egiten duzu Iruñean? Ze aurreko egunetan ere, bueno, aurreko urteetan ere izan zara, ez?
Pettan Irola.- Hori da, beti ba, hurbil-hurbila gara hemen, Donibane Garazitik beti Nafarroan gelditzen gira (gara) eta beraz, hemendik parti eta Iruñean naiz ordu bat eta erdiren buruan, beraz, hurbil-hurbila. E… beraz, ikusiz hemen ze lasaitasuna den mendian, Iruñean, aldiz, jendea metaka, tropaka, pixka bat aldaketa hori ere ona da buruarentzat. Gero, gehiago berriz plazera hemen hartzeko.
Hau etxolaren sukaldea, kozina-tokia ere da, baita ere hemen egiten dut gazna.
Lordi Saralegi.- gazta, han ikusi leike. Horiek dira zuk egindakoak?
Pettan Irola.- Hori da, neuk egindakoak.
Lordi Saralegi.- Telebista, irratia ere bai… guzti hauek dituzu eguzki-indarraren bidez, ez?
Pettan Irola.- Hori, eguzkiarekin. Hemen argi normala ez dugu, beraz, bateriarekin, eguzkiarekin eta argiarekin.
Lordi Saralegi.- Norbaitek zure etxola hartzen badu eta Iruñean pasatzen badituzu, ba, bederatzi egun horiek ez dakit zer egingo duzun txakurra eta ardiekin?
Pettan Irola.- Seguruena, txakurrak eta ardiak hemen geldituko direla, beraz, gutxien bat beharko da txakurrei jaten eman, oiloei…
Lordi Saralegi.- oiloak ere ikusi ditugu…
Pettan Irola.- …txitei, eta hori.
Pettan Irola.- Hau ere etxolako saltegia da. Jende asko pasatzen da hemendik, etxola hontarik, eta gaznak, gehienbat, egindako hirutan hogei gazna etxolatik sortzen dut.
Lordi Saralegi.- Guk nahikoa izaten dugu larunbatean joatearekin, edo asteburua pasatzearekin. Zuk horrekin ez duzu nahiko, bost egun behar dituzu…
Pettan Irola.- Ez, hori jendearekin ikusteko da. Baldin bada norbait interesatua, harekin harremanetan, hitz eginen, hitz eginen eta jendeak nahi badu bi egun, bi egun izanen da. Eta nahi badu bost egun, antolatuko gara.
Komunak eta garbi-gela gutxien bat.
Lordi Saralegi.- Hori da, ez zaio ezer falta etxolari.
Entzierroak korritzen dituzu?
Pettan Irola.- Bai, ikusle bezala.
Lordi Saralegi.- Ikusle bezala. Eta zezenen aurretik eta…
Pettan Irola.- Ez, ez.
Lordi Saralegi.- Ez zara ibiltzen zera…
Pettan Irola.- Ez, ez…
Lordi Saralegi.- …periodikoa eskuan duzula…
Pettan Irola.- Ez, ez, ez, ez… periodikoa autoan uzten dut eta gero lasai irakurtzen. Ez, ez naiz behin ere menturatu zezenen aitzinean laster egitera.
Lordi saralegi.- Entzierroko abestia badakizu zein den?
Pettan Irola.- Bai, baina gutxi, gutxi kantatzen dut. Artzain naizelarik, entzulerik ez denean kantatzen dut.
Lordi Saralegi.- Eta hemen ja logela.
Pettan Irola.- Logela. Logela normal bat. Ohe on bat, egunean lan asko egin eta pausatzeko.
Lordi Saralegi.- Hori da, ez? deskantsatzea ere premiazkoa dela.
Pettan Irola.- Bai uste dut, gorputzak ere berea behar du.
Beran egun bat edo beste…
Lordi Saralegi.- Egun batzuetarako ez da…
Pettan Irola.- Egun bat ez… bizpahiru egun merezi du bizitzea.
Lordi Saralegi.- Horrelako estresetik eta pixka bat ateratzeko eta…
Pettan Irola.- Bai, behar da.
Lordi Saralegi.- Mendi-txangoak egiteko…
Pettan Irola.- Lo pixka bat egiteko…
Lordi Saralegi.- Hori da, baita ere.
Pettan Irola.- Onddoak, beharbada… zenbaiteko.
Lordi Saralegi.- Biltzeko ere bai. Bueno ba, badakizue, San Ferminak ez badituzue gustuko, Iruñean bizi bazarete, hemen Irati basoan baduzue horrela etxola, e? Pettanen etxola eta ba, mendian eta hondartzatik ere oso gertu, e? iragarkietan esaten den bezala. Mendian eta hondartzatik ba bi ordura.
Pettan Irola.- Hori da, bi ordura.
Andoni Aizpuru.- Bi orenera, bi ordura besterik ez paradisua, Labritek esaten zuen moduan, eta telefonoa apuntatu al duzue? Iruindarrak baldin bazarete, San Ferminetan nazka-nazka eginda, hortxe, behean ikusten ari zareten telefonoa: zero zero hiru hiru gero bost bost bederatzi hiru zazpi zero zortzi bost hirua. Azkar batean apuntatu, gu ziztu batean bagoaz-eta. Ea, aizue, orain, esaidazue egia, gaur ez al dugu freskura….?

 



B1
2000-06-15
16263318
0:05:00
1968