Kerman mintzalagun bila. Aldanondo-enean

Kerman bilera batera joan da Agurainera, baina galdu egin da eta Aldanondo lantegian ibili da gazta dastatzen.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

  KERMAN: Zer? Bezeroak joan egin direla? Nola? Nire erruz? Et, et, et... Zuek kontrako helbidea eman didazuelako heldu naiz berandu bilerara! Hemen daukat Mirarik emandako planoa!!! Eta hemen esaten da Aguraingo irteeran eskuinetara hartzeko...  Ezetz? Tira, tira... Hitz egingo dugu bulegoan... Orain poligono batean nago galduta! Agur!
KERMAN: Barkatu, badaukazu minutu bat? Galdu egin naiz... Sarreran dagoen panelean jartzen da Litutxipi poligonoan nagoela... Baina...
PATXI: Hauxe da! Nora joan nahi duzu?
KERMAN: Uff... Jakingo banu! Planoa badaukat... Baina hemen ipintzen da bidegurutze batean eskuinetara hartzeko... Eta nik ez dut halakorik ikusi!
PATXI: Lasai. Nik lagunduko dizut. Nora joan nahi duzu
KERMAN: Ez, ez... Ni bulegora bueltatuko naiz... Berandu da eta goseak akabatzen nago...
PATXI: Guk hemen gazta egiten dugu eta zatitxo bat emango dizut. Nahi al duzu? Goazen barrura.
KERMAN: Benetan? Ba gustura probatuko dut!
PATXI: Etorri barrura. Nik emango dizut zuri. Etorri.

AZALPENAK:
«Kartelak esaten du» eta «hemen ipintzen du» esango dugu, ukan laguntzailea erabilita. Okerrak izango dira, horrenbestez, «kartelean aldanondo ipintzen da» eta tankerakoak.


KERMAN: Ederra, Patxi! Ederra dago! Zein gazta mota da hau?
PATXI: Hau? Ardi-gazta. Aldanondo ardi-gazta. Oso ardi-gazta ona da.
KERMAN: Gazta klase asko egiten dituzue hemen?
PATXI: Bai. Egiten ditugu ardienak, Idiazabal denominaziokoak, behienak, ahuntzenak... klase aso. Mezkla ere bai.
KERMAN: Hau da marka hau! Zortea izan dut inguru hauetan galduta!
PATXI: Zeinek eman dizu plano hori?
KERMAN: Bulegoko neska bateri eskatu nion...
PATXI: Datuak gaizki egongo dira hor.
KERMAN: Litekeena da... Neska horreri ezin zaio ezer eskatu! Guztia nahasten du!
PATXI: Pentsatzen dut nagusia haserretuko zela horrenbeste denbora pasata...
KERMAN: Haserretu, ez.  Gozoa jarriko da!
PATXI: Ez dadila haserretu, oparitxo bat egingo diogu. Gazta bat eramango diozu.  
KERMAN: Gazta bat? Nagusiari? Et, et, et... Tipo horreri opari bat bera ere ez!
PATXI: Ez, ez. Eramaiozu lasai. Ez zaitez horrelakoa izan eta oparitu iezaiozu. Esan Aldanondokoak eman dizula eta, a ver konforme gelditzen den.
KERMAN: Hala bada...

AZALPENAK:
«Neska horreri», «gizon honeri» eta «mutil bateri» formak ez dira egokiak. Horien ordez, «neska horri», «mutil bati» edota «gizon honi» esango dugu.


KERMAN:Eta gela honetan zer egiten duzue?
PATXI: Hemen, kanpotik ekartzen dugun esnea kubatik botatzen dugu horra, gatzagia botatzen diogu gero eta gazta egiten dugu. Probatu nahi al duzu hemen bertan lanean?
KERMAN: Nik? Ez dakit ba... Agian ontzi honi gatzagi asko botako diot... Eta beste horri batere ez!  
PATXI: Lasai. Nik erakutsiko dizut nola egin. Etorri nirekin batera!
KERMAN: Etiketa honek esaten du: ardi-esnearekin egindako gazta. Gazta guztiak ardi-esnearekin egiten dituzue?
PATXI: Bai. Gazta guztiak egiten ditugu ardi-esnearekin, “de oveja latxa”. “Denominacion de origen” guztiak egiten ditugu “de oveja latxa”
KERMAN: Eta nondik ekartzen duzue esnea? Hemen jartzen du inguruko abeltzainekin egiten duzuela lan...
PATXI: Bai. Euskal Herri mailan, esnea neronek biltzen dut gainera, eta Euskal Herri mailako esnea da. Benga! Goazen ba!
KERMAN: Goazen!
PATXI: Kerman… Lagunduko al didazu gaztak moldeetatik ateratzen?
KERMAN: Hau lan piloa... Nire nagusia baino okerragoa zara!!!
PATXI: Segituan bukatuko dugu... Ordu pare batean edo bukatuta daukagu...
KERMAN: Ordu pare bat edo? Ez, ez, ez... Nire lankide bati lagundu behar diot. Gainera, gure nagusi paregabe horri txostena idatzi behar diot. Banoa!
PATXI: Bueno, Kerman, sarreran gaizki ibili zara, eta nola bilatuko duzu bidea joateko?

AZALPENAK:
“Kartelean ipintzen du” eta “gaztaren etiketan esaten du” formak erabiltzen direla ikusi dugu gaur Aguraingo gazta fabrikan. Horien ordez “kartelean ipintzen da” eta “gaztaren etiketan esaten da” formak erabiltzea ez da zuzena izango.
Bigarrenik, “neska horreri”, “gizon honeri” eta “mutil bateri” formak ez direla zuzenak esan dugu.  Horien tokian, “neska horri”, “gizon honi” edota “mutil bati” esango dugu. Hori gaur Araba aldean ikasitakoa. Zuek, beti esaten duguna: honekin edo harekin, baina egin!

Interesatzen zaizu



A2
2010-11-09
16260120
6133