Telefono-deia (A1E18)

Gas-konpainiakoek desordutan deitu dute gure protagonisten etxera, eta Josuk gezurra esan dielako eztabaida txiki bat izango du Amaiarekin.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JOSU.— Nor da? (...) Zer arraroa, Amaia, ez dute erantzuten. (...) A, orain bai, esan, esan. (...) Ez, ez, ez, nahastu egin zara, bai. (...) Ez, Josu Etxarri ez da hemen bizi. (...). Ez, ez, begira, deitu eguerdian, bai. (...) Baina ez deitu hain berandu, mesedez. Horixe, inor ez, denok lanean edo ikasten egoten gara. (...) Baina hauek ez dira deitzeko orduak. Ikusten badut, esango diot deitzeko. Bai, apuntatu dut. Bai, mila esker.

AMAIA.— Baina, baina... zergatik esan diozu Josu ez zegoela? Zu zara eta!
JOSU.— Hau ez da etxe ondratu batera deitzeko garaia.
AMAIA.— Hara, gure gizon arduratsua!
JOSU.— Gure aitak horrela esaten du. Etxe ondratua!
AMAIA.— Ados. Baina zer nahi zuen?
JOSU.— Gasaren errebisioa egin. Urtero egiten dute.
AMAIA.— Josu, baina hori oso kontu serioa da. Ez ibili jolasten gauza horiekin.
JOSU.— Bai, arrazoi duzu. Baina ez dute eskubiderik garai honetan deitzeko. Dena libre dute, ala?
AMAIA.— Bueno, ez zaitez haserretu, motel. Baina beste orduetan inor ez badago, ba normala da orain deitzea.
JOSU.— Ba hurrengoan zuk hartu, eta kito.
AMAIA.— Baina, Josu…
JOSU.— Nazkatuta nago dei horiekin. Gasa, telefonoa, ADSLa, bankuak... denek deitzen dute, eta beti ordu desegokian.
AMAIA.— Gogorregia zara.
JOSU.— Nire gelara noa, ez dut honetaz hitz egiten jarraitu nahi.
AMAIA.— (bakarrik geratzen denean) Oi, oi, oi! Zer ondo! Orain lasai-lasai ikusiko dut telebista!

Interesatzen zaizu



A1
2015-06-05
16237755
00:02:15
7207