Pilates-saioa (A1E17)
Amaiak bi neska ezagutuko ditu. Hirurek pilates-saioa izan dute. Aldagelan kirolaz hizketan hasiko dira. Neska batek zerbait hartu nahi du Amaiarekin, dutxatu eta gero.
TRANSKRIPZIOA
KIROLARIA 1.— Uf, nik beti pentsatu dut pilates egitea ez zela gogorra. Baina lehertuta nago. Eskerrak, orain dutxa freskoa eta etxera.
KIROLARIA 2.— Bai, gaurko saioa oso gogorra izan da.
KIROLARIA 1.— (Amaiari) Aizu, kaixo, orain arte ez zara sekula etorri gimnasiora, ezta?
AMAIA.— Ez. Orain hemendik gertu bizi naiz eta kiroldegira etortzeko aprobetxatu dut.
KIROLARIA 1.— Oso ondo. Ni Ane naiz.
AMAIA.— Ni Amaia, urte askotarako.
KIROLARIA 2.— Ni Haizea. Orduan astero egingo dugu pilates elkarrekin.
AMAIA.— Hala espero dut.
ETENA (00:43)
KIROLARIA 1.— Lehen ere egin duzu pilates, ezta?
AMAIA.— Bai, orain urte batzuk, herrian.
KIROLARIA 2.— Konturatu gara, bai. Eta horregatik ez zaude hain nekatuta.
AMAIA.— Ez, ez, oso nekatuta nago; aspaldi ez dut ezer egin eta oso baldar sentitu naiz.
KIROLARIA 1.— Bai, nik urtebete daramat eta oraindik ere asko kostatzen zait ariketa batzuk egitea.
AMAIA.— Baina orain hobeto, ezta?
KIROLARIA 1.— Bai. Baina sekula ez dut kirolik egin, azken urtean bakarrik, eta uf!
AMAIA.— Nik astean hiru aldiz etorri nahi dut; horrela, azkarrago jarriko naiz sasoian.
KIROLARIA 2.— Ni batzuetan korrika egitera joaten naiz, eta horrela sasoian nago.
AMAIA.— Jesus, neska, nire kontzientzia ematen duzu. Nik ere hasi beharko dut korrika egiten. Baina ez daukat batere gogorik.
KIROLARIA 2.— Bueno, beste gauza guztiak bezala, hasieran gogorra egiten da, baina gero... Nik oso ondo pasatzen dut, erabat deskonektatuta.
ETENA (01:42)
KIROLARIA 1.— Aizue, dutxa hartu eta gero, nahi duzue zerbait hartu?
KIROLARIA 2.— Nik ezin dut, afari bat daukat, baina, bueno, gelditu zuek.
AMAIA.— Ados, nik ez daukat presarik.
KIROLARIA 1.— Primeran! Baina aurrena, dutxara!