Zer egingo duzu asteburuan? (A1E15)

Asteburuan zer egingo duten kontatu diote elkarri Amaiak eta Josuk.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— Tira, goazen oinez, igogailu hau oso motela da eta.
JOSU.— Ez, itxoin pixka bat, badator eta. Bere xarma dauka, Amaia, mende hasierakoa da, eta igartzen zaio.
AMAIA.— Bai, eta horregatik berandu iritsi behar dugu fakultatera, ezta?
JOSU.— Ez neska. Baina zenbat igogailu ezagutzen dituzu bere bankuarekin, bere ispiluarekin, bonbilla batekin, kolore gorriak, moketa...
AMAIA.— Iritsi da, goazen, arin!
JOSU.— Hau da emakume erromantikoa!

AMAIA.— (berera) Eta, zer egin behar duzu asteburuan? Lide Oslotik etorriko da?
JOSU.— Ez, baina hobe da horrela. Ikastola-garaiko kuadrillarekin geratuta nago parranda egiteko, despedida bat daukagu.
AMAIA.— A bai? Norena?
JOSU.— Ez duzu ezagutzen. Ezkondu egingo da eta asteburua pasatzera goaz Logroñora.
AMAIA.— Ezkontza-despedida Logroñon ospatuko duzue? Zuek erotuta zaudete!
JOSU.— Bueno, ez da hainbesterako. Kuadrillako lehenbiziko ezkontza da eta...
AMAIA.— Bai, bai, bai, primeran. Ui, zer motela igogailua! Sei pisu jaisteko, ordu-erdi!
JOSU.— Lasai, zertarako daukazu presa?
AMAIA.— Pazientzia, Amaia, pazientzia!
JOSU.— Eta zuk?, zer egingo duzu?
AMAIA.— Landetxe bat hartu dugu, eskiatzera joateko. Baina, martxa honetan, igogailuan pasatuko dugu asteburua!
JOSU.— Ikusten? Iritsi gara. Ez zen hainbesterako, ezta?
AMAIA.— Ez, baina goazen azkar, bestela ez gara iritsiko.

A1
2015-04-27
16237565
00:02:00
5739