Nola prestatzen da tomate-entsalada? (A1E14)
Etxeko lagunak sukaldean daude eta zer afaldu behar duten erabaki behar dute.
AMAIA.— Tira, lagunok, afaltzeko garaia da. Alex, June, mahaia jarriko duzue, mesedez?
JOSU.— Eta bitartean Amaiak eta nik tomate-entsalada eder bat prestatuko dugu.
JUNE.— Tomate heldu horiekin? Puf! Pasatuta daude.
JOSU.— Aizu, June, asko kostatu zaigu tomate onak topatzea. Eta ez daude pasatuta, puntu-puntuan daude.
ALEX.— Lasai, June, mahaia jarriko dugu eta haiek moldatuko dira entsaladarekin.
AMAIA.— Bai, eta gero gazta intxaurrekin eta kafea. Ados?
JUNE.— Ados.
JOSU.— Bueno ba, orduan, lanera!
AMAIA.— Nola prestatuko dugu tomate-entsalada?
ALEX.— Bueno, bueno, hori oso erraza da. Zein da ba arazoa?
AMAIA.— Alex, erraza bada, zuk prestatu!
JOSU.— Lasai, aurrena tomatea zurituko dugu.
JUNE.— Zuritu, zertarako, bitamina guztiak azalean ditu.
AMAIA.— Ederki hasi gara!
ALEX.— Junek arrazoi du. Tomatea ondo garbitu, zatitu, jarri baratxuri pixka bat, eta kito.
JUNE.— Mila esker, Alex, baina niri ez zait baratxuria gustatzen.
JOSU.— Ondo da, ez dugu jarriko; tipula eta txatka, eta kito. Ados?
AMAIA.— Ni ados, zuek?
ALEX.— Bai, bai, ados. Baina nola moztuko duzu, goitik behera edo zeharka? Onena zeharka moztea da.
AMAIA.— Ba begira, jada hasi naiz eta goitik behera ari naiz egiten!
JUNE.— Bueno, bueno, ez da ezer gertatzen; ez gara haserretuko entsalada ziztrin batengatik, ezta?
JOSU.— Ezta pentsatu ere!
AMAIA.— A, beste gauza bat. Aiztoa eskuinean jarri behar da, eta sardexka ezkerretara. Eta alderantziz jarri duzue.
JOSU.- Ai!