Filma ikustera joango gara (A1E11)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JOSU.— Mmmmm... Kafea behar dut!
AMAIA.— Ez naiz harritzen, oso berandu oheratzen zara beti.
JOSU.— Film politenak oso berandu ematen dituzte!
AMAIA.— Bai, baina gero, klasean, porru eginda egoten zara....
JOSU.— Ander, kafe bat mesedez!
AMAIA.— Eta niri kafesnea!
ANDER ZERBITZARIA.— Segituan!

IRRATIKO ESATARIA.— ... Eta, bihar, ostirala, film berri asko estreinatuko dituzte zinemetan. Animatu eta zoazte... Begoña, zuk zein film aholkatzen diguzu?
IRRATIKO ADITUA.— Ba begira, ez dizut estreinaldiez hitz egingo. Nire ustez, zinemarik onena Filmategian ikusi ahal izango dugu. (...)
AMAIA.— Ander, azukre pixka bat, mesedez!
JOSU.— Xxxxxt!
ANDER ZERBITZARIA.— Oraintxe!
IRRATIKO ESATARIA.—  Zer eskaintza du, ba, Filmategiak?
IRRATIKO ADITUA.— Eskandinaviako zinema aztertuko dute. Ostegunero film bat ikusi ahal izango dugu zikloan eta, ondoren, eztabaida izango da.
IRRATIKO ESATARIA.— Ba plan ederra gaurko. Mila esker, Begoña, eta datorren osteguna arte.

AMAIA.— Plan bikaina! Zer diozu?
JOSU.— Nik Suediako, Norvegiako eta Danimarkako pelikulak... Uf!
AMAIA.— Oso onak dira eta!
JOSU.— Onak izango dira; baina motelak, luzeak, ilunak eta aspergarriak ere bai.
AMAIA.— Errua ez da zurea, Josu. Amerikako zinemaren morroiak gara! Estilo horretara ohitu gara eta ez zaigu besterik gustatzen.
JOSU.— Ez da hainbesterako izango!
AMAIA.— Bueno, etorri gaur gauean nirekin, eta esango didazu.
JOSU.— Zer? Bai zera!
AMAIA.— Bai! Beharbada asko gustatuko zaizu filma.
JOSU.— Ez dakit ba...
AMAIA.— Ai! Proba ezazu, motel!
JOSU.— Ados. Zurekin joango naiz; baina gustatzen ez bazait…
AMAIA.— Ederki! Gustatuko zaizu, ikusiko duzu! Bueno, Ander, bagoaz klasera. Ondo izan!
ANDER ZERBITZARIA.— Bada garaia! Zuentzat asteburua ostegun gauean hasten da eta!
AMAIA.— Kar-kar. Aio!
JOSU.- Agur!

A1
2015-03-10
16237240
00:02:16
3193