Diskotekan (A1E09)

Amaia, Josu, Alex, Oier eta June diskotekara joan dira. Sekulako zarata dago eta ia ezin diote elkarri entzun. Barrara hurbilduko dira edariak eskatzera eta zerbitzaria hizketan hasiko zaio Josuri. Edariak eskatu eta dantzara joango dira.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ZERBITZARIA.— Kaixo, Josu. Kuadrilla galanta ekarri duzu gaur diskotekara!
JOSU.— Bai, Maria, pisukide guztiak. Zaila izan da, baina parranda pixka bat egiteko garaia zen! Hemen dituzu: June, Amaia, Oier eta Alex.
JUNE.— Kaixo!
AMAIA.—Kaixo!
ZERBITZARIA.— Urte askotarako!
ALEX.— Pozten naiz!
OIER.— Giro ederra duzue diskoteka honetan!
ZERBITZARIA.— Bai, baina ostiraletan bakarrik! Bueno, zer jarriko dizuet?
JOSU.— Niri kalimotxoa! Eta Alexi eta Oierri ere bai, ezta?
ALEX—Bai!
ZERBITZARIA.— Eta zuei?
AMAIA.— Niri vodka laranjarekin!
JUNE.— Eta niri tekila bat!
ZERBITZARIA.— Primeran, segituan ekarriko dizkizuet edariak!

1.    ETENA

Zerbitzaria badoa eta kuadrilla bakarrik geratuko da.
JOSU.— Bazen garaia! Noiztik ez gara atera bostok elkarrekin?
ALEX.— Amaiaren ongi etorriko festatik, nire ustez.
OIER.— Josu, zergatik ez diguzu diskoteka hau lehenago erakutsi? Hemen giro aparta dago. Buelta bat ematera noa!
AMAIA.— Uf! Eskerrak alde egin duen! Oierrek neskak bakarrik ditu buruan.
JUNE.— Mutil jatorra da, neska.
JOSU.— Bueno, bueno... dantza pixka bat egingo dugu? Goazen pistara!
ALEX.— Bai, baina itxaron pixka bat, edariak ekarri arte.
JOSU.— Ados, baina azkar, giro bikaina dago eta.

2.    ETENA

ZERBITZARIA.— Hemen dituzue edariak!
AMAIA.— Zenbat da?
ZERBITZARIA.— Hamalau euro.
AMAIA.— Zenbat?
ZERBITZARIA.— Hamalau!
AMAIA.— Tori, 10, 12, ... eta 14.
ZERBITZARIA.— Zuk ordainduko duzu dena?
AMAIA.— Maria, ez dizut ezer entzuten!
ZERBITZARIA.— Erronda zuk ordainduko al duzu?
AMAIA.— A! ez, ez, ez. Potea jarri dugu denon artean. Bueno, pistara goaz. Aio!
JOSU.— Bai! Goazen dantzara!

Interesatzen zaizu



A1
2015-02-27
16237199
2:11
1516