Moto zaharra (A1B07)

Amaia eta Josu garajean daude, Amaiaren motoaren aurrean.

Josu ez da sekula motoz ibili, eta Amaiak motoa nola arrankatu azalduko dio.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— JOSU, ibili al zara sekula motoan?
JOSU.— Ni? Ez, inoiz ez.
AMAIA.— Probatu nahi duzu?
JOSU.— Orain? Ez dakit! Eta gidatzeko baimena?
AMAIA.— Ba al duzu autoa gidatzeko baimenik?
JOSU.— Noski, nola ez.
AMAIA.— Ba ez da besterik behar; moto honek 125 zentimetro kubiko ditu, eta autoaren baimena nahikoa da gidatzeko.
JOSU.— Ondo da.

ETENA

AMAIA.— Hasteko, eseri hemen. Hori da. Orain sartu giltza kontaktuan, ezker eskuarekin sakatu frenoa eta bitartean, beste eskuarekin sakatu kontaktua. Aja! Eta orain azeleratu.
JOSU.— Horrela? Ondo egin dut?
AMAIA.— Oso ondo bai. Orain, kendu pedala hankarekin, bai. Eta bagoaz!
AMAIA.— Ei, ei, gauza bat ahaztu zaigu. 
JOSU.— Ez, ez, den-dena egin dut. Zuk esan eta nik egin.
AMAIA.— Kaskoa, gizona, kaskoa! 

AMAIA.— Eeepa! Oso ondo.

Interesatzen zaizu



A1
2015-03-13
16237189
00:01:32
2043