Lide urruti dago (A1E06)

Josu triste dago Lide, Josuren neska-laguna, kanpora joan delako, eta Amaiari kontatzen dio.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AMAIA.— Ai, tira, Josu, mugi, gauza asko egin behar ditugu etxeratu aurretik.
JOSU.— ...
AMAIA.— Lehendabizi, erosketak; ondoren, postetxera, pakete bat jasotzera; eta Junek pilak eramateko eskatu dit.
JOSU.— ...
AMAIA.— Josu... Josu! Egun on!
JOSU.— Zer?
AMAIA.— Josu, non duzu burua? Ni hemen hizketan, tuntun baten moduan, eta zuk kasurik ez.
JOSU.— Bai, barkatu, Amaia.
AMAIA.— Zer duzu, gizona? Atera garenetik ez duzu ezer esan.

ETENA

JOSU.— Begira, Lidek egun batzuk egin ditu hemen eta berriz ere Oslora joan da; oso-oso azkar pasatu dira egunak.
AMAIA.— Ai, maitasuna!
JOSU.— Erasmus beka horrekin, urte osoa pasatzen ari da han.
AMAIA.— Eta? Ez duzue hitz egiten? Telefono-deiak, mezuak, mailak, skype... modu asko dago gaur egun.
JOSU.— Bai, bai, bai, baina berari ez zaio asko gustatzen. Zerbait egiten ari bada, hori bakarrik dauka buruan.
AMAIA.— Neska arduratsua izango da.
JOSU.— Bai, eta asko gustatzen zait hori, baina batzuetan... oso gogorra da.
AMAIA.— Eta zuk mimoak nahi dituzu... Ai, gure Josu, gaixoa...!
JOSU.— Mimoak ez dakit, baina kariño pixka bat bai...
AMAIA.— Ai, Josu, gizajoa... Maiteminduta egotea esaten zaio horri!
JOSU.— Hala izango da, baina bera lasai-lasai dago.
AMAIA.— Askotan gogoratuko da zurekin, seguru.
JOSU.— Ba ez du ematen. Pozik igo da hegazkinera.
AMAIA.— Oslon egon behar badu, hobeto umore onez, ezta? Bestela, hango hotza, hango bakardadea, hango iluntasuna... gogorra egingo zaio.
JOSU.— Bai, arrazoi duzu. Mila esker, Amaia!
AMAIA.— Ez da ezer. Eta orain erosketak egin behar ditugu. Hartu duzu zerrenda?
JOSU.— Zer zerrenda?
AMAIA.— Ai, ama. Pazientzia, Amaia, pazientzia!

A1
2015-03-06
16237141
02:40
2283