Ez apunteak hartu, ez kopiak egin (A1B04)
Josuk fotokopiak egin behar ditu, baina ez da moldatzen. Amaiak lagundu egiten dio
JOSU.— Kaka zaharra!
Josuk bi-hiru botoi sakatuko ditu, baina makinak ez du ezer egingo. Tapa altxa, makinaren tripak ireki... Ezer ez.
JOSU.— Erraza da ba! Amaia!
Amaia hurbilduko zaio.
AMAIA.— Xxxxxxt! Baxuago, bestela besteak molestatuko dituzu.
JOSU.— Zuk badakizu kopiak egiten?
AMAIA.— Noski, zer nahi duzu kopiatu?
JOSU.— Zure apunteak!!!
AMAIA.— Baina nola, ez zara klasera joaten eta ez dakizu apunteen kopiak egiten?
JOSU.— Burlarik ez, mesedez, kohete bat gidatzea errazagoa da eta.
AMAIA.— Ondo da. Eman apunteak.
ETENA
Amaiak kopiagailuaren tripak itxi, goiko tapa jaitsi eta bere lekuan jarriko ditu apunteak.
AMAIA.— Hasteko, kopiagailua ondo jarri behar da. Ondoren, paperak hemen jarri behar dira.
JOSU.— Bai, amatxo!
AMAIA.— Aizu, laguntzea nahi baduzu, ez jo adarra!
JOSU.— Ados! Barkatu.
AMAIA.— Tira, Josu, jarri hemen. Jarri, nik azalduko dizut, baina zuk egin behar duzu.
JOSU.— Bai, horrela ikasi egingo dut!
AMAIA.— Horixe espero dut nik! Hartu paperak eta hor jarri. Ondo da, orain, apunteak bi aldeetatik daude idatzita; kopiak ere bi aldeetatik. Oso ondo.
Josuk Amaiak esan bezala egingo du, baina makina ez da mugituko.
AMAIA.— Aizu, baina zu apropos ari zara? Adarra jotzeko gogoarekin, ezta?
JOSU.— Ez! Baina ez naiz batere abila tramankulu hauekin!
AMAIA.— Tira, lasai, nik egingo ditut kopiak... Ez zara oso trebea, ezta?
JOSU.— Zer? Zer esan duzu?
AMAIA.— Ezer ez, lasai, nik egingo ditut kopiak eta kitto.
Amaiak prozesu bera egin eta segituan hasiko da kopiak egiten. Josu amorratu egingo da. Amaia abiatu egingo da, Josu kopiagailuan bakarrik utzita.
AMAIA.— Jarraitu zuk, orain ez duzu arazorik izango...
JOSU.— “Orain ez duzu arazorik izango”.
AMAIA.— Zer esan duzu?
JOSU.— Ez, ezer ez, neska, lasai. Baina ez kontatu inori, e?... Mari-maistra!