Paulo Freire

1921eko irailaren 19an jaio eta 1997ko maiatzaren 2an hil zen Sao Paulon Paulo Freire, brasildar pedagogoa.

Bere bizitzaren datu gutxi batzuk eta batez ere bere ideia nagusienak, zita literalak ere, hartzen dituena. Teknologia / gizakia dikotomia asko garatzen da.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria.- Bueno, beste gai batera pasa behar dugu orain. Noski, iaz, bueno, Euskal Herrira etortzekotan zebilela, hil zen Paulo Freire, brasildar pedagogoa, Xabier.

Xabier Mendiguren.- Bai, hala da, bai. Hain zuzen, Paulo Freire aipatu nahi izan dut ez bereziki gaur, albiste delako, baizik lehen aipatu dudan kriminalitatearen aho-zapore txar horri esperantzako bukaera bat emateko. Bera brasildarra zen, eta zuk ongi esan duzunez, ba, orain dela, joan den urtean Euskal Herrira etortzekoa zen eta etortzeko bezperetan zegoela hil zen.
Une honetan bere liburua, Pedagogia da Autonomia izenekoa euskaratzen ari gara eta datorren udazkenean edo horren aurkezpena egingo da, seguru aski bere emaztea etorriko da eta orain dela gutxi ere ekitaldi bat egin zen Eusko Ikaskuntzak…bueno, bultzatua eta hor pertsona-talde bat, unibertsitateko jendea-eta ari da Paulo Freireren inguruan, ba, lan bat egiten eta nahi da ezagutarazi Paulo Freire.
Egia da Euskal Herrian ezaguna genuela Paulo Freire, orain dela ja urte asko. Hogeitaka urte edo badira ikastolen eta hor, hasierako mugimenduen-eta inguruan, Paulo Freirek eragina izan zuen alfabetatze-kanpainetan eta beste hainbat gauzatan. Orduan, ez da ezezaguna, baizik beharbada isilaldi bat egon da eta orain indar berriz dator. Indar berriz dator, alde batetik, munduko pedagogorik aipatuena delako. Zientifikoen rankingean, ba, aipamen gehiena dituena da, gaur, baina askoz eta alderdi horretatik etorkizunean eragin handia izango duen pedagogoa da.
Une honetan amerikarrek aurkitu dute eta orain amerikarren bidez, ba berriz ere munduan hedatzen hasi da eta berak proposatzen dituen oinarrizko ideiak oso emankorrak dira. Berak lan handiak egin zituen bai Brasilen bertan eta baita Txilen eta beste hainbat lekutan. Batzuetan boterearen bidez lan egiteko aukerak izan zituen, izan zuen berak ardura hango, Sao Pauloko eskola-sarearena…,baina gero, aldaketa politikoak egon zirenean ihes egin behar izan zuen, alde egin zuen eta bueno…
Kazetaria.- Txilen egon zen, ezta? Atzerriratuta.
Xabier Mendiguren.- Bai, bai, hala da. Eta bueno, eta gero, ba, erabat aintzatespen handia izan du, oso onartua izan da munduan zehar bere ekarpenak zapalduaren pedagogia, Pedagogia do oprimido izeneko liburua eta beste hainbat liburu.
Orduan, gizon honek beti oso ideia argiak izan ditu, oso konpromiso garbia eduki du pobreen eta ondasun gabeen alde, eta bere liburu guztietan, nolabait, irakaskuntza, irakasle, eta pedagogia aktibo militante baten alde lan egin du eta beti nahi izan du, ba, mailarik apalenean bizi direnei, ba, irtenbide bat bilatu, ez? eta berak oso ondo ezagutzen zituen favelak, eta hango miseriak eta hango zerak… Baina, baita ere, esperantza handi bat ereiten ahalegindu zen. Eta berak, beste gauza askoren artean, esaten du milaka emakumezko eta gizonezko beren lana galtzeko mehatxupean hartzen dituen aurrerapen teknologikoari beste aurrerapen teknologiko bat egokitu beharko litzaioke, aurreko aurrerapenaren biktimak laguntzearen zerbitzuan egongo litzatekeena.
Berak ikusten du momentu honetan, teknologia berriei esker, munduan, ba, langabezia bat ari dela hedatzen eta berak esaten du “Ni ez nago teknologiaren kontra, baizik teknologia beharrezkoa da eta erabili egin behar da, baina teknologiak langabetuta uzten dituen eta hainbat miseria sortzen duen lekuetan, ba, sortu beharko litzateke beste sistema bat jende hori hartzeko eta beste irtenbide batzuk emateko”.
Azkenean, nahi du, nolabait, teknologia gizakiaren zerbitzuan jarri eta horretarako berak garrantzi handia ematen dio pertsonaren hezkuntzari.
Berak esaten du momentu honetan askotan prestakuntza guztiz teknizista huts batera mugatzen dela eta berak esaten du prestakuntzak formazio bat izan behar duela zentzu kritikoarekin eta bakoitzak ikusi behar duela dagoen lekutik bere burua eta inguruarekiko konpromisoa nola eraiki eta nola lan egin.
Eta alderdi horretatik, ba, ekarpen guztiz interesgarriak egin ditu eta leku askotan oso aintzakotzat daukate bere ikuspuntua.
Gero, beste leku batean ere esaten du “Nahiago dut kritikatua izatea idealista eta ameslari porrokatutzat atzera egin gabe jarraitzeko gizakiaren alde apustu eginez eta bere etika propioa transgreditzen duenaren eraso, erasokor eta bidegabeen aurka defendituko duen legedia baten alde borroka egin nahi dut. Merkataritzaren askatasuna ezin daiteke gizakiaren askatasunaren gainetik egon”.
Eta azkenik ere esaten du “Giza interesei gure existentziako beharrizanei funtsean erantzuten ez dien aurrerapen zientifiko eta teknologikoak galdu egiten du niretzat bere esanahia. Edozein aurrerapen teknologikori egokitu eta nolabait txarkeria neoliberala eta gauza hauek baztertzen saiatu beharra daukagu”.
Eta berak azkenean esaten du, ba, nolabait, halako errebeldia bat beharrezkoa dela, batez ere mundua ezin aldatuzko errealitatea bezala aurkezten dutenen aurka. Ze askotan ari garela gaur ikusten, ba, esaten dela bueno, horrelaxe da errealitatea, merkatua horrela da, ez dago zereginik, ba, suerte txarra hainbat jenderi, ba, gaizki bizitzea tokatzen zaio eta berak esaten du “Gizakiak eraikitzen duena gizakiak deseraiki dezake, gizakiak birmolda dezake” eta beraz, berak beti esperantzazko mezu bat hedatzen du: badakigu, ba, momentu askotan, ba,  zailtasunak eta gogorta… eragozpenak eta daudela, baina konpromiso bat lortzen baldin bada gizartean, ba, gauzak alda daitezke eta nik uste dut hegoamerikarrentzat ez ezik munduan dauden beste hainbat Hegoamerika eta beste leku desegokietarako, ba, Freireren mezua oso interesgarria dela eta azken finean bera ez dago aurreratzearen eta teknologiaren kontra baizik pentsatzen du hori behar bezala erabiltzearen eta batez ere mundu ba gizatiarrago bat egitearen aldeko ba oihu bat egiten du.
Beraz, izango dugu epe baten barruan, ba, seguru aski, hurbilagotik bere liburua ezagutzeko eta beharbada ekitaldiren bat ere.
Kazetaria.- Eta bere emaztea etortzekoa da, ezta?
Xabier Mendiguren.- Bai, badirudi, ba, behintzat, baiezkoa esan duela eta seguru aski hemen izango dela.
Kazetaria 2.- Ba, albiste ona, zalantzarik gabe, gure tarte hau amaitzeko, Xabier Mendigurenek, ba, mundutik ekarri diguna, Paulo Freire brasildar pedagogoaren mezua eta ea, ea mezu hori pixkanaka-pixkanaka zabaltzeko modurik izaten den eta datorren urtean bere emaztea, bere alarguna etortzen denean, ea ba mezu hori hemen zabaltzeko modua izaten dugun.
Ba, Xabier, mila esker, ba, hilabete guzti hauetan hemen leiho berezi hori ireki diguzulako.
Xabier Mendiguren.- eskerrak zuei aukera hau eskaini didazuelako. Benetan atsegin bat izan da zuek biokin hemen parte hartzea eta uste dut, bueno, nezakeen neurri apalean, ba, zerbait eskaintzen ahalegindu naiz eta bueno…
Kazetaria.- Ba nahi duzun arte, berriz ere.
Kazetaria 2.- Badakizu leiho hau hementxe duzula nahi duzunerako.
Xabier Mendiguren.- Ba eskertzen dizuet eskaintza.
Kazetaria 2.- Ondo izan.

 



C1
1998-04-23
  • Mendiguren Bereziartu, Xabier
16234973
0:07:00
2716