Halloween

Irlandatik AEBetara igarotako ohitura honek bidea ireki nahi du gure artean ere, batez ere, kontsumo mota berri bat sortaraziz.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 10. zintan badago ere (0056.24) badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA NESKA. Xabi eta Klaudio, …

KLAUDIO LANDA/ XABIER EUZKITZE. Zer?.

ESATARIA NESKA . … bihar gau berezi bat da, ze gau da?

KLAUDIO LANDA. Bihar gau berezi ….

ESATARIA NESKA. Zer ospatzen dugu bihar gauean?

XABIER EUZKITZE . Bihar, bihar, bihar … santu guztien bezpera ez ezik …..

ESATARIA NESKA. Ez, bueno bai.

XABIER EUZKITZE. … Halloween gaua.

ESATARIA NESKA. Bai jauna, bai jauna. Ongi, ongi, bost puxtarri.

KLAUDIO LANDA. Halloween!

ESATARIA NESKA. Halloween gaua da hemen ospatu behar duguna, eta bueno, Estatu Batuetan ….

XABIER EUZKITZE. Hemen inork ospatzen al du?

ESATARIA NESKA. … bai, gero hitz eginen dugu gainera horretaz. Ikusiko duzu anitz sustraitzen ari dela hemen Euskal Herrian baita, Halloween gaua delako hori ere. Bueno ba hildakoen eta espirituen gaua den hori, biharko gauean ospatzen da Estatu Batuetan, eta oraintxe irudi batzuk ikusiko ditugu eta ikusiko duzue zertan doan. Kontua da Estatu Batuetan ospatzen baldin bada ere, Irlandatik datorren gai bat dela, ohitura bat dela, berez, aspaldidanik Irlandan egiten zen ….

XABIER EUZKITZE. Berez europarra da!

ESATARIA NESKA. … eta Estatu Batuetan oso, oso sustraituta dago; mozorrotu egiten dira ….

ESATARIA NESKA. … sekulako dirutza usten dute gainera mozorroetan, iaz bilioi bat (b-rekin) dolar gastatu zituzten mozorroetan, ez da broma.

XABIER EUZKITZE. Bilioi bat dolar!

ESATARIA NESKA. Eta haurrak, bueno ba gozoki eske ibiltzen dira eta horrelako kontuetan ibiltzen dira. San Joan sua egiten dugu hemen, ba beraiek ere sua pizten dute, nonbait espiritu txarrak eta erretzeko, et espiritu onak babesteko, eta esan bezala, Euskal Herrian sustraitzen ari den kontu bat da, eta goazen ikustera zergatik esaten duzuen hori. Bueno oso tipikoak dira mozorroak, baina Halloweenen tipikoena …

KLAUDIO LANDA. Zer?

ESATARIA NESKA . … orain erakutsi behar dizuedana da.

KLAUDIO LANDA. Zer?

ESATARIA NESKA. Eta ez dut deus ere kenduko erakusteko.

DENAK. Oooo! Oooo!

ESATARIA NESKA. Hemen ikusten duguna da, Josu politena hartu zuk, kalabaza.

JOSU. A!

ESATARIA NESKA. Bale? Kalabazak oso tipikoak dira, horregatik kalabaza kolorea ekarri dut. Ulertzen? Ulertzen? E?

DENAK. Ala! Ala!

KLAUDIO LANDA. Dena, dena neurtuta dago!

ESATARIA NESKA. Dena neurtzen da. Baina kalabazaz gain, Euskal Herriko dendetan aurkitzen dituzuen beste kontu batzuk erakutsiko dizkizuet. Kasu honetan guk “Angelita” dendatik ekarri ditugu eta proba horrekin esango dizut Euskal Herrian, bueno ba asko egiten ari den festa dela. Goazen trasteak ateratzen hastea. 

KLAUDIO LANDA.  Aber benga!

ESATARIA NESKA. Adibide praktikoak. Por ejemplo: hau nik jantzi dut.

KLAUDIO LANDA.  A! Jarri, jarri zeuk.

DENAK. Oooo! Oooo!

ESATARIA NESKA. Benga! Zer gehiago?, zuei ere ekarri dizuet e? Pottokok?

KLAUDIO LANDA  A baita ere?

ESATARIA NESKA  . Bai.

KLAUDIO LANDA.  Aber, zer?

XABIER EUZKITZE. A bai, Klaudiorentzat aproposa.


ESATARIA NESKA. Zuretzako, zuretzako baita ere.

KLAUDIO LANDA.  Ai ama! Ai ze polita!

ESATARIA NESKA. Esate baterako, bueno ba horrelako karetak ere ibiltzen dira. 

XABIER EUZKITZE. Jarri behar al dugu?

KLAUDIO LANDA.  Bai honbre, jarri.

ESATARIA NESKA. E? Beldurgarriak dira ezta? Benetan beldurgarriak dira. Bueno horrelakoak ere ateratzen dituzte. Edo, edo belak, kalabaza itxurakoak, edo horrelako gantxitoak  …. Jarri eginen dut.

KLAUDIO LANDA.  Gantxito?

ESATARIA NESKA. Bai, oso pottokoak dira.

XABIER EUZKITZE. Bururako.

ESATARIA NESKA. Ez, bururako.

XABIER EUZKITZE. Ederki.

ESATARIA NESKA. Ilean jartzeko, txuku-txukun. Eusten baldin badut.

KLAUDIO LANDA.  Aber.

ESATARIA NESKA.  Ez, ya está.

KLAUDIO LANDA.  Ya está.

ESATARIA NESKA.  Eta belarrietakoak, por ejemplo, eta horrelako kontuak. Bueno ba hauek guztiak esan bezala Euskal Herrian aurkitzen dituzue, horrek esan nahi du bueno ba gero eta gehiago ikusten diren kontuak direla, ezta?

KLAUDIO LANDA.  Bai.

ESATARIA NESKA.  “Angelita” dendatik hartu ditugunak. Batek … batekin nahikoa daukat, bale?

KLAUDIO LANDA.  Aditu zuk,  eta sorgin kontuak eta …. Halloweenen aingerual agertzen al dira?

ESATARIA NESKA.  Aingeruak ez. Aingeruak ez dira agertzen ez dela halako …. Deabruak agertzen dira.

KLAUDIO LANDA.  Ja, ja eta sorginak eta halakoak.

ESATARIA NESKA.  Justu kontrakoak. Bueno baina aingeruak aipatu dituzunez …..
KLAUDIO LANDA.  Ea.

ESATARIA NESKA.  …. o! nire telesail maitagarriena aipatuko dizut.

KLAUDIO LANDA.  Zein?

 

B1
2000-10-29
16234849
0:02:45
6086