Zertan gastatzen dugu dirua euskaldunok?

Bideo honetan, zenbait pertsonaia ezagunek azaltzen dute euskaldunok zertan gastatzen dugun dirua. Besteak beste, aipatzen dituzte arropa, janaria...

Eta zuk, zertan gastatzen duzu?


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

NARRATZAILEA. Nagusiki, zertan gastatzen dugu dirua euskaldunok?
JON PLAZAOLA: Ba nik, adibidez arropan, diru asko gastatzen diat (dut). Eta zeratan, zapatan eta horrelako gauzetan ere bai.
ZURIÑE HIDALGO: Janarian eta edarian, nik uste. Orokorrean, ez dakit e? Bazkari on batean, edo pintxo-pote batean, edo parranda batean. Nik uste det hor erraz joaten zaigula dirua.
ANTTON TELLERIA. Nik lehentasunak oso garbi dauzkat: lehenengo postuan Erreala (Real Sociedad, noski)
JOSEBE ITURRIOZ (Aktibista feminista). Pareja heterosexualek lehenengo gauza egiten dutena da furgoneta bat erosi; zuk adibidez ez? Eske denek daukate furgoneta bat: heteroa bazara, furgoneta hori daukazu.
ONINTZA ENBEITA. Nik uste euskaldunen prototipoa ondo definitzen duela gure izeko Beatrizen esaldi batek, eta da gaztelaniaz baina da “ahorrar en cerillas y gastar en putas”. Esan nahi dot (dut): nik arropatan eta zapatetan eta diru asko gastatzen dot eta kontziente naiz kontsumista naizela. Orduan denek esaten deuste (didate): “Eske zuk erosten dozuz (dituzu) ba zapata karuak, arropa karuak, ez dakit zer… Eta hor dagoz (daude) denak dirua aurrezten eta aurrezten. Eta gero erosten dabez (dute) 60.000 euroko kotxea. Zertarako? Etxean ipintzeko bainera bat txorroagaz; eta gero urte osoan ez daukazu denborarik bainatzeko. Nik horregaz, txorroagaz, erosten dodaz (ditut) 5 zapata-pare eta urte osoan noa divina de la muerte. Azkenean, gauza batzuetan gastatzeak fama txarra ematen deusku (digu), beste gauza batzuetan gastatzeak ez.
NARRATZAILEA. Euskal Herrian trikia ez dena frikia da. Baina hemen mundu guztiak dauka kapritxoren bat; normala da euskaldun batek ere kapritxo txikiak edukitzea, ezta?
ANTTON TELLERIA. Oraindik ez det (dut) gastatu etxean bizi naizelako –gurasoekin, alegia– baina bakarrik bizitzera joaten naizenean erosiko det merkatuan dagoen ile-lehorgailu edo sekadorarik onena. Ze, bueno, orrazten eta denbora gehiegi ez dut pasatzen, baina niri zer plazera sortzen didan “ziiiiii” hori entzuteak!
JOSEBE ITURRIOZ. Euskaldunok gastatzen dugu asko, diru asko, arropan: oso garestia baina aldi berean iduri behar du ez dela hain garestia. Adibidez, Altusak eta gauza guztia dira supergarestiak baina goaz de informal. Beti esaten didate nire lagun katalanek “zuek euskaldunak oso chic-ak zarete”. Chic-ak esan nahi du pijo kamuflatuak.
NARRATZAILEA. Aizue, ba al dakizue pijo kamuflatuei buruzko estatistikek zer dioten? Ba gauza harrigarriak: urteko eta buruko 1.200 euro xahutzen ditugula jatetxeetan, 700 euro modako arropetan, 500 euro gasolinan, 100 euro loterian eta daturik harrigarriena: euskaldun batek edaten gastatzen duenaren bikoitza baino gehiago xahutzen du bere itxura edertzeko produktuetan. Harrapa ezak euskaldun metrosexuala!

B2
2017-07-21
16174940
00:03:05
4180