Amaiaren nobioa? (A1B24)
Josu eta Amaia apunteak eskaneatzen ari dira. Amaiak astean behin fakultatera ez joateko arrazoiaz hitz egingo dute.
AMAIA.— Josu, eskertzen dizut apunteak uztea.
JOSU.— Horixe bakarrik behar genuen! Zuk beti uzten dizkidazu eta.
AMAIA.— Astean behin ez naiz klasera etortzen eta zure apunteei esker ez naiz atzean geratuko. Barkatu endredoa. Baina ni ez naiz eskola zaharrekoa, nik eskaneatuta nahi ditut zure apunteak.
JOSU.— Nik ez! Nik papera, ukitu, eskuetan hartu behar dut. Horregatik egiten ditut kopiak. Paperetik ikasi dut beti eta ez naiz aldatuko.
AMAIA.— Ba niretzat oso erosoa da apunteak eskaneatu eta pantailan ikustea.
JOSU.— Beti ordenagailuaren aurrean, itsutu egingo zara!
AMAIA.— Bai zera! Begira, eskaneatzea eta kopiatzea oso antzekoak dira: papera hemen jarri, hemen sakatu eta zuzenean zure apunteak nire ordenagailura joango dira.
JOSU.— Oso-oso interesgarria, bai!
AMAIA.— Eta gainera, ez da papera gastatzen, eta tinta ere ez.
JOSU.— Primeran, bai, primeran!
ETENA
JOSU.- Baina Amaia, astean behin zergatik egiten duzu kale fakultatean? Kontatu, kontatu...
AMAIA.— Ez dago sekretu berezirik.
JOSU.— Ez zera! Mutil-laguna daukazu!
AMAIA.— Nik?
JOSU.— Bai, seguru!
AMAIA.— Ez, ez, Josu, ez...
JOSU.— Bai, seguru, kontatu!
AMAIA.— Ezetz, ez zaitez astuna izan!
JOSU.— Bai, eta goizean bakarrik daukazu ikusteko aukera, ezta?
AMAIA.— Aizu, zuk imajinazio handia daukazu, e!
JOSU.— Asmatu dut, ezta?
AMAIA.— Ba bai! Bi metroko mutiko mardula da, aizkolaria, eta kontuz: jeloskor jartzen bada, jipoi ederra emango dizu!
JOSU.— Amaia, kontatu!
AMAIA.— Ai, tira, Josu! Titiko umea ematen duzu!
JOSU.— Kontatu!
AMAIA.— Ai, Josu! Txorakeria bat da, eta kontatzeko asmotan nintzen, baina orain ez dizut ezer esango!!
JOSU.— Amaiak nobioa dauka, Amaiak nobioa dauka...!
AMAIA.- Xxxxxx, Josu!
JOSU.- Amaiak nobioa dauka…