BAGOAZ! B1-35- Nobio hau ez da serioa

Antton Amaiaren bulego inguruan dabil, andregaia atera zain dago-eta.

Antton zain dagoen bitartean, telefono-mezuak idatziko dizkiote elkarri bikotekideek.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ANTTON.— “Kaixo, hemen behean nago zain. Laster jaisten ez bazara, pasatzen den lehendabiziko neskarekin joango naiz”.
AMAIA.— “Lotsagabea!”.
ANTTON.— “Zuk aukeratu, mugitu edo…”
AMAIA.— “Oraindik ez dut lana amaitu!”.
ANTTON.— “Hara! Zer neska polita!”
ANTTON.— “Txantxa da!”
ANTTON.— “Baina azkar jaitsi, mesedez!”
AMAIA.— “Zer egiten duzu neska horiei begira?”
AMAIA.— “Segi, segi nire bila! Kar, kar, kar!”
AMAIA.— “Ba orain zigortuta zaude, hor itxaron beharko didazu bukatzen dudan arte!”
ANTTON.— “Beste neska eder bat… eta tabernara noa. Hantxe itxarongo dizut!”
AMAIA.— “Hobe duzu!”
 

B1
2018-08-01
16145638
01:30
1057