Munduko txapelketa ez da mundiala

Futbol-kontuetan murgilduta gauden honetan, nola esan beharko genuke Errusian jokatzen ari den txapelketa: Munduko Futbol Txapelketa ala Futbol Txapelketa Mundiala?

Ibon Sarasola hizkuntzalari eta hiztegigileari egin diote galdera Euskadi Irratian, eta berak ez du inongo zalantzarik izan bietako zein den esapide egokia ebazteko.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Tira, Ibon, futbol asko ari zara ikusten egun honetan?
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Ez. Baina bai… zerbait bai. Bai. Bai.
KAZETARIA. Zerbait bai. Bart Espainia-Iran partida, esate baterako, ikusi zenuen? 
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Pusketa txiki bat bakarrik.
KAZETARIA. Eta amaierako alboko sakea?
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Ez.
KAZETARIA. Ez.
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Ez.
KAZETARIA. Ze hori da trending topic bihurtu dena.
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. A bai e?
KAZETARIA. Irango jokalari batek alboko sakea ateratzeko orduan txiribuelta eta guzti egin zuen.
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. A bai.
KAZETARIA. Ez zien asko balio izan, ze Espainiak irabazi zuen, baina tira.
Guri Errusiako Munduko Futbol Koparen harira sortu zaigun kezka Futbol mundiala esaterakoan ondo ari ote garen ala ez. Hau, orain entzungo duguna, gurean, Maddalen Arzallusek esandakoa, e!
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Bai.
MADDALEN ARZALLUS BERTSOLARIA. Hasi baino lehen entzun nuen telebistan. Futbol mundiala futbol mundiala baino askoz gehiago da. Eta ez zitzaion arrazoirik falta esan…
KAZETARIA. Maddalen Arzallusek astelehenetako zutabea berreskuratu dugu. Futbol mundialaz mintzatu zen, eta euskal irrati-telebistako hainbat lankide ere sumatu ditugu tankera horretan. Guk, EITBko euskara-zerbitzutik, eman zigun gomendioa da Munduko Futbol Kopa edo Munduko Futbol Txapelketa esatea Euskaltzaindiak 2007an ezarritako irizpideei jarraituta. Eta zuk zer diozu, Ibon.
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Ni horren alde nago. Alde. Aldaketa… bueno, Euskaltzaindiaren zeraren alde nago. Ze klaro, mundialak badu berebiziko bezala zera bat, gehiena erabiltzen dena gainera, “ez dakit zer mundiala izan da”. Eta biak ez nahasteko nik uste hobe dela erdarazko mundial hori emateko, Mundu aurretik eman: Mundu Txapelketa. Eta ez da nire kapritxo bakarra, e, Gerra Mundiala tradizioan agertzen da 30 aldiz eta Mundu Gerra, 11.500 aldiz. Eta hori da martxa, hori da kontua. Eta nik horri segituko nioke. Hori da.
KAZETARIA. Bai. Ze mundiala erabilita, hortaz, adjektiboaren esanahia…
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Klaro.
KAZETARIA. …hartuko luke.
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Berebizikoa.
KAZETARIA. Berebizikoa, sekulakoa…
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Klaro, holako, hori da.
KAZETARIA. Gaurko eguna mundiala dela, hori bai.
IBON SARASOLA HIZKUNTZALARIA. Bueno, baldin bada bai. (barreak)

B2 C1
2018-06-22
16144776
00:02:05
1309