BAGOAZ! B1-9- Nahi ote du?

Antton Amaiaren eta Izaroren lantokiko atariaren kanpoaldean dago. Tarteka, ateko kristalera hurbildu eta eskuak aurpegiaren inguruan jarrita, barrura begiratuko du.

Arreba bisitatzeko aitzakiarekin, Amaia ikusi nahian dabil Antton.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ANTTON.— “18:00ak aldera ateratzen direla esan zuen Izarok. Zertan ariko da?”
ANTTON.— “Badator…!”
AMAIA.— … astean bitan joango naiz korrika egitera… Ui, kaixo!
ANTTON.—  Kaixo!
AMAIA.— Zer egiten duzu hemen?
ANTTON.— Hau kasualitatea, ezta? Bezero batengana etorri naiz, eta pentsatu dut Izarori bisitatxo bat egitea. Goian da?
AMAIA.— Bai. Leire, hau Antton da, Izaroren neba.
IRATI.— Urte askotarako! Bueno, ni banoa. Bihar arte!
AMAIA.— Agur! Abisatuko diot?
ANTTON.— Ez, ez, ez, lanean ari bada, ez dut molestatu nahi. Zer moduz zaude?
AMAIA.— Ondo, pixka bat nekatuta, baina ondo. Etxera joateko asmotan…
ANTTON.— A, ba, autoa hemen daukat e, nahi baduzu…
AMAIA.— Ez, lasai, lasai. Ez da beharrezkoa.
ANTTON.— Baina zu ere hirigunerantz zoaz, ezta?
AMAIA.— Bai, ez da molestia handia izango?
ANTTON.— Bai zera, neska! Goazen!
AMAIA.— Ados!
ANTTON.— “Ez dit ezetzik esan! Eskerrak!”

ETENA

ANTTON.— Jarri gerrikoa...
AMAIA.— Bai. "Eskerrak eman beharko dizkiot irteterakoan. Benetan etorriko zen Izarorengana?".
ANTTON.— Bueno, zuk esango duzu norantz joan behar dugun. “Badirudi sinetsi egin duela, ez du ezertxo ere susmatzen...”
AMAIA.— Hemendik eskubitara, mesedez. "Ezetz esango nuke, nigatik etorri dela. Bera ere urduri dagoela ematen du…”.
ANTTON.— Ederki. E, badakizu Josu gure aroztegian hasi dela lanean?
AMAIA.— Bai, badakit… Ondo ari da?
ANTTON.— Bai, bai, oso ondo… "Eta gainera, oso lasai nago. Zerbait interesgarria galdetu beharko diot... Mmm, berak nabaritzeko mutil jantzia naizela, azkarra...".
AMAIA.— "Isila ematen du, ez dit ezer esaten... Oso urduri dago, ziur".
ANTTON.— "Zerbait originala, burutsua..."
AMAIA.— "Nik hasi beharko dut, jai daukat bestela!".
ANTTON.— "Animo Antton, azkar... Minutu bat daramagu isilik..."
AMAIA.— "Aiaiai…".
ANTTON.— Eguraldi ederra daukagu, ezta?
AMAIA.— Bai, bikaina!
ANTTON.— "Kaka zaharra!”
AMAIA.— "Ai ama…".

B1
2018-02-15
16141179
02:50
1296