Bikotea

Umorezko pasarte honetan bikote baten harreman txarra ikusiko dugu, euren arteko eztabaida latz batez. Emakumea, hala ere, maitemindua dago.

6.zinta /01.1239


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Gizona.- Kaixo.
Emakumea.- A! Kaixo. Beti bezain puntuala!
G.- Trafikoa.
E.- O, bai! Trafikoa! Aitzakia ederra!
G.- Ez da aitzakia.
E.- Ez! Nola ba? Gaur arte trafikorik ez, ezta?
G.- Hara!
E.- Zer?
G.- Ez dut eztabaidatu nahi!
E.- A, ez? Hori aldaketa!
G.- Zu betiko zera…
E.- Zer?
G.- Betiko lepotik burua!
E.- Zuk bezala.
G.- Zertarako deitu didazu?
E.- Banantzea erabaki ona izan zela egiaztatzeko.
G.- Ona ez, oso ona. Erabaki ezin hobea.
E.- Bai horixe!
G.- Behingoz ados gaude!
E.- Horretan bakarrik, nonbait!
G.- Zer?
E.- Nik ez dut ezer esan!
G.- Iruditu egin zait.
E.- Ez ba! Nik esan behar dudana ozen esaten dut eta ez zuk bezala, beti marmarka.
G.- Nik ez dut marmarka egiten!
E.- Marmarka berriro?
Biak: Ba!
G.- U, berandu da!
E.- O! izugarri berandu!
G.- Deituko dizut, ongi?
E.- Zertarako? Zer esateko?
G.- Arrazoi duzu, agur!
E.- Agur! Ai! Txora-txora eginda nauka, ez dakit zergatik. Agur!



B1
2000-09-24
  • Tricicle ,
16136607
0:01:00
1406