Oarsoaldea aldizkaria

Oiartzun, Pasaia, Errenteria eta Lezo herriek osatzen dute Oarsoaldea eskualdea. Eta eskualdearen izen bera duen turismo-gida plazaratu dute.

Hainbat atal ditu gida horrek: Oarsoaldea berezko eran, Euskal odisea, Iragan eguneratua, Kultura, Gastronomia, Hirigune historikoak, Ibilbideak Pasaiako Badian zehar, Ibilbideak bide naturaletan zehar, Oarsoaldetik oso hurbil, Ostatuak, Turismo enpresak, Hiztegia (euskeraz, gaztelaniaz, frantsezez eta ingelesez) eta Toponimia. HABE Aldizkariaren 'kulturontzia' atalean baikaude, Kultura sailean zer dakarren esango dizuegu. Hor urtero egiten diren hainbat ekitaldiren berri ematen zaigu: San Markos eguna, Euskal Herriko eskulangintz-azoka, Musika-jardunaldiak, Musikaste, San Ferminak, Bertso-astea, Artikutzarantz erromeria, Aste musiko-korala...

Beste atal interesgarri bat turismo-enpresei dagokiena da. Hor dituzue, esaterako, bidaiak globoz egiteko nora dei egin dezakezuen, edo piraguismo-eskolaren telefonoa, edo txangoak zaldiz egiteko nora deitu behar duzuen... Informazio gehiagorako: Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa. 943. 494521. www.oarsoaldea.eus




B1
2001-09-20
16135672
943