Edukira joan -
2024/10/31 | 69 Bisita
Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, zenbat urtebetetze, zenbat herri-izen kabitzen dira espetxealdi batean? Kartzelara bisitan joatea ohitura baino gehiago bizimolde duen haur bat, gero nerabe, gero gazte. Eta kartzelan baizik ikusten ez duen aita. Xalotasunetik abiatzen da liburu honetako narratzailea, berak aukeratu ez duen matazan puskaz puska bidea aurkitu nahian. Ezin ulertuak, gaizki ulertuak eta ulertu nahi ezak. Etxe izandako kartzela nola bihurtzen den badena. Errepide bazterreko jatetxeak eta harrapaketan jolastea. Etxea! Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Eztizen Artolak bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri. -
-
2024/10/23 | 403 Bisita
Udako goiz epela da. Goxo nago eguzkitan, egonean, baina ibiltzera joango naiz, beti bezala. Gosaldu, emazteari agur esan eta abiatu naiz mendian gora. Halako batean, azeri bat ikusi dut kobazulo batean sartzen, eta azeriaren atzetik sartu naiz ni ere. Baina kobazuloan ez dago azeriaren arrastorik. Berriro kanpora irten naiz. Orduan, sekulako oihuak entzun ditut: Geldi! Altxa eskuak! Soldadu bi dira. Baina, zer gertatzen ari da? Film bat da, txantxa bat, amesgaiztoa? Ez naiz lo geratu ala bai? -
-
-
-
-
-
2024/07/08 | 864 Bisita
Alda diezaguke gau bakar batek bizitza goitik behera? Erasmus beka batekin joan da Añes Bordelera, Karla ikaskidearekin batera. Bertan ezagutu dute Pau kataluniarra. Añesek bizipen ahaztezinak izango ditu hiri berri horretan; ez denak onak, ordea, gertakari batek betiko aldatuko baitio bizitza. Ikasturtea amaitu eta Donostiara itzulita, Beñat nebak laguntza eskatu dio Boli Kostatik iritsitako ama-alaba batzuekin frantseseko interprete lanak egiteko. Gainera, June, Beñaten pisukidea, Añesen bizitzan sartuko da egun batetik bestera. Migrazioa, harremanak, prostituzioa, sexua edota drogekin loturiko bizipenak aurkituko ditu irakurleak liburu honetan, guztiak hainbat emakumeren ikuspegitik kontatuak. -
2024/07/02 | 1070 Bisita
Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko harreman bat izan du ezkontzatik kanpo, bizitzaren oldar baten antzekoa. Mutila hil egin da bonben azpian, neskatxa haurdun dago: erabakia du patua. Mekanismo errukigabea abian jartzen den bitartean, neskatxaren familiako kideak agertuko dira banaka-banaka itzal mutuen erronda batean, Gilgamex heroi mesopotamiarraren begiradapean. Émilienne Malfattok, idazkera sotil baten bidez eta ongi ezagutzen duen Irakeko errealitate konplexua inspirazio iturri hartuta, gizarte hertsi batean murgilduko gaitu, gizonen autoritateak eta ohorearen legeak gobernatutako gizarte batean. Ahots asko biltzen dituen eleberri garaikide bat da hau, tragedia greko baten indarraz astinduko gaituena.