Edukira joan -
2023/03/14 | 2012 Bisita
Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea… Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat Irakurleak bere eguneroko bizitzan topa ditzakeen gai ezberdinen inguruko kontakizunez osatutako liburua. -
-
-
-
-
-
-
-
-
2023/02/09 | 1586 Bisita
Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean, kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean. Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera. Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba Monique burgesarekin neskame joan ez zedin. Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera. Narrazio guztia, Abdela Taia idazlearen amaren ahotik dator, izan ere, egiazko bizipenetan oinarritutako kontakizuna da.